Kezka Dantza Taldea

Axuri-beltza argazki-kronika
Emanaldi berezia izan zen abenduaren 4an Victoria Eugenia antzokian egindakoa. Argia dantzari taldeak bere sorkuntza ibilbideari heldu ziola 40 urte ospatzen ziren, eta Axuri-beltzaren sorkuntza eta haren ondotik etorritako guztiak ospatzeko jaialdi berezia gidatu zuen berriz ere Juan Antonio Urbeltz-ek. Argia, Duguna, Haritz eta Kezkako dantzari eta musikariak, Koldo Ameztoy kontalaria eta Marta Sebestyen kantari hungariarra izan ziren ikuskizunean.

Aurretik egindako hainbat lanen antologia eta nobedaderen bat ere tartean, Apostoluen soka-dantza edo fandango kreoloa adibidez. Iñaki Zugastiren argazki ederrak hemen eta flickren batzuk gehiago.

koko-eskearen lehen argazki sorta
Iñakik koko-dantzen lehen argazki sorta aurreratu digu. Euria egin zigun goiz partean, baina gu ia enteratu ere ez... Aitxitxa Juanitok esaten zuen moduan, "zer ete dan gaztia izatia, euria ein eta busti ez". Bai euripean eta bai aterri zegoenean ere, ze ondo pasa dugun!

Argazkiak: Iñaki Zugasti.
Laster gehiago.

Hemen gabiltza, koko-dantzan eta koko-eskean
Hemen jarrai dezakezu koko-eskea nondik nora dabilen. Coveritlive
tresnari sakatu eta azken nobedadeak ikusiko dituzu. Zerbait esan nahi
badiguzu ere bertan idatzi dezakezu (facebook, twitter edo myspace kontuetako nick-ak erabili ditzakezu logeatzeko).

Koko Dantzak

Koko-dantzak 2010: Mandiola eta Agina aldera goaz
Datorren otsailaren 6an aterako gara koko-dantzan eta koko-eskean. Arrate-balle, Gorosta eta Mandiola auzoetako baserriak bisitatu ditugu aurreko urteetan, eta aurten Mandiola osatzeko falta zaizkigun 4 baserri eta Agina aldekoak bisitatuko ditugu.

Koko-dantzariek
makila-dantza egiten dute baserri bakoitzaren aurrean, eta mamarruek
saria pasako dute baserritarren opariak jasotzeko. Burburixuen zaratak,
masusten korrika saioak, aixerixak, hartza, Batista kojua eta
Arraguetako Ama Birjina, eta beste hainbat koko-mozorrok osatutako
konpartsak egun osoa pasako du baserriz baserri dantzan, kantuan eta
eskean Jainaga, Laskurain eta Narbaiza trikitilari eta dultzaineroekin.
Arratsaldean, 19.00etatik aurrera Eibarko erdiguneko kaleetan ibiliko
da konpartsa osoa Mauxitxa txarangak lagunduta.

Koko-eskearen ibilbidea

Ohi bezala Merkatu plazan egingo du lehen agerraldia koko-dantzen konpartsak, goizeko 8:30ak aldera. Ondoren, Amañatik gora Zozola, Zozolabarri, Aritxuluetabarri eta Aritxuluetara igoko gara.

tagzaniapaste

Mandiola utzi eta Agina aldera joko dugu, eta Ixuatik jaisten eskuin eta ezker dauden baserrietara hurbilduko gara: Altzerreka, Zumaran, Mendibil, San Roman, Aboagaazpikoa, Aboagainekoa, Suinagatxo, Suinaga, Gorostiaga, Arizpe, Atxekoa, Orbesoaren eta Aginaga bertan dagoen Aginagainekoa. Hortik gora segi eta Oregizahar, Arandobarrena, Arandoguena eta Arandoetxebarrirekin bukatuko dugu.

tagzaniapaste

Azpiriko kaletar-baserritartu eta baserritar-kaletartuen laguntzarekin prestatu dugu aurtengo ibilbidea eta baserrien argazkiak ere bildu ditugu sorta honetan.

Koko-festa kalean

Iluntzean, 19.00etan Anbulategiko parkean elkartuko gara koko-konpartsa eta koko-festan parte hartu nahi duten guztiak, eta Mauxitxa txarangaren doinura erdiko kaleetan ibiliko gara. Ekitaldi irekia da hau eta nahi duten guztiak daude gonbidatuta, koko-jantzi eta festan gurekin batera parte hartzera.

Zuzenean jarraitzeko

Aurten koko-dantzen nondik norakoak zuzenean erretransmitituko ditugu twitter bidez. Hainbat modu daude koko-eskearen nondik norakoak jarraitzeko:

Gure twitter kontura harpidetu eta twitter bidez.

Blog honetan bertan, coveritlive tresna jarriko dugu eta horren bidez gure mezuak ikusi eta nahi izanez gero zuen komentarioak bertan utzi ahal izango dituzue.

Facebook-en gure kontuan.

Koberturak eta festak aukera ematen digun neurrian, koko-eskearen nondik norakoen berri emango dugu mezu laburren bidez.

Koko-dantzak 2010
8:30 Merkatu plazan lehen agerraldia
9:00 - 18:00 Koko-dantzak eta koko-eskea Agina aldeko baserrietan.
19:00-21:00 Toribio Etxebarria, Untzaga eta Kalbeton kaleetan koko-dantzak Mauxitxarekin.

San Antonetan soka-dantza Azitiainen
San Anton eguna igandea tokatu da aurten, eta beraz, jai egun nagusiarekin bat egin du festak urtarrilaren 17an Eibarko Azitain auzoan. Meza nagusian txistuarekin lagundu zuten ofertorio garaian Andoni Altzibar eta Roberto Altzerrekak, eta ondoren, konsagrazio ostean ezpata-dantza egin zuen Oier Ibarbiak.

Meza ostean omenaldia egin zitzaien adineko auzotarrei eta segidan soka-dantza burutu zen, Oier Araolaza eta Oier Ibarbia aurresku eta atzesku lanetan, eta Anartz Fernandez eta Ander Garitagoitia zerbitzari lanetan aritu zirela.

Soka-dantza Azitainen San Anton-etan 2010. Argazkiak: Ainhoa Larrañaga.

Ezpata-dantza eta urrezko domina andereñoentzat
Ikastoletako lehen andereñoak omendu nahi izan ditu aurten Gipuzkoako Foru Aldundiak urrezko dominaren bidez. Gipuzkoako ikastoletan aritu ziren lehen andereñoak elkartu ziren bart Donostian, Diputazioaren egoitzan errekonozimendu eta omenaldi hori jasotzeko. 80 andereino inguru bildu ziren ekitaldira eta ohi bezala ezpata-dantzarekin egin zitzaien harrera.

Markel Olano Diputatu nagusia eta andereño guztiak diputazioaren kanpoaldean zeudela atera zen ezpata-dantza eraikinaren beste muturretik, eta omenduen aurrean zubia egin ondoren ezpata-dantza egin zuten azkendariek. Ondoren, alkate soinuarekin lagunduta ate nagusira hurbildu eta dantzariek ezpatekin egindako arkutik pasa ziren omendu guztiak Foru Aldundira sartzeko.

Argazki sorta: Ezpata-dantza Gipuzkoako Urrezko Domina 2009. Argazkiak: Iñaki Zugasti.

2003. urtetik ezpata-dantza egin zaie urrezko domina jaso dutenei (Mikel Laboari salbu, domina jaso baino lehenago hil baitzen eta ondoren ekitaldi xumea eskatu baitzuen familiak). Aurreko ekitaldietan ere 3-4 herri eta talderen artean osatu izan dugu ezpata-dantza eta Elgoibar, Deba, Añorga, Astigarraga, Donostia, Irun, Eibar eta Hondarribiko dantzariek parte hartu izan dute. Oraingo honetan asmoa izan da Gipuzkoako ezpata-dantzen ordezkaritza desberdinak bitzea Gipuzkoako ezpata-dantza hau osatzeko, eta horrela Tolosa, Beasain, Andoain, Añorga, Deba, Elgoibar eta Eibarren egiten diren ezpata-dantzetako dantzariak izan dira Diputazioan dantzatu duten taldean. Udaberri, Aurtzaka, Urki, Arkaitz, Gure-Kai, Haritz eta Kezka taldeetak kideek San Juan, Igartza, Santa Kurutz, Karmen, San Roke, Errosario eta Arrate egunetan egiten dituzten ezpata-dantzen ordezkari izan ziren. Eibarko Usartza Udal txistulari taldearen doinura dantzatu zen ezpata-dantza.

Juan Antonio Urbeltzen gidaritzapean, Argia taldeko dantza-maisuek (Iñaki Arregi, Fernando Aristizabal eta Jexux Larrea) irakatsitako moduan egin da ezpata-dantza.

Ezpata-dantzan aritu ziren dantzariak: Irati Kortabitarte, Josu Garate, Malen Ulazia, Enrike Izagirre, Aiert Ibarbia, Maider Otaola, Ander Garitagoitia, Eider Agirrebeña, Oihane Llorente, Esther Kareaga, Luken Aranburu, Anartz Fernandez , Oier Araolaza, Unai Lizarralde, Mikel Olaizola, Maite Sagaseta, Nagore Loigorri, Ainara Loyarte, Jon Iraola, Leyre Rodriguez, Mikel Sarriegi, Naiara Zubeldia, Garikoitz Otamendi, Jokin Otamendi, Urtzi Leonet, Joseba Astarbe, Ana Sancho, Andoni Iriondo, Aritz Iglesias, Juan Urretabizkaia eta Aitor Jauregi. Jantzi arduraduna: Arantza Uriguen. Txistulariak: Jose Miguel Laskurain, Enrike Montero, Asier Castelos, Iñaki Orbegozo.

KOmunikabideetan agertu diren zenbait irudi:

<embed type="application/x-shockwave-flash" src="http://www.eitb.com/commons/swf/player.swf" bgcolor="#ffffff" quality="high" allowfullscreen="true" wmode="opaque" flashvars="file=http://www.eitb.com/commons/pet/getMedia.php?id=315213p&fullscreen=true&stretching=exactfit" height="364" width="448">

Hona orain arte Gipuzkoako urrezko domina jaso dutenen zerrenda:

1982: Jose Migel Barandiaran.

1983: Manuel Lekuona.

1985: Orfeon Donostiarra.

1987: Eibarko Armagin Eskola.

1991: Carlos Santamaria.

1994: Euskaltzaindia.

1998: Jorge Oteiza, Eduardo Chillida eta Juan Mari Arzak.

2003: Jose Maria Setien, Juan Zelaia eta Iñaki Gabilondo.

2005: Menchu Gal eta kooperatiben sortzaileak: Alfonso Gorroñogoitia, Jose María Ormaechea, Jose María Arizmendiarreta, Luis Usatorre eta
Jesús Larrañaga

2005: Xabier Arzalluz, Carlos Garaikoetxea, Jaime García
Añoveros y Pedro Luis Uriarte.

2006: Pedro Miguel Etxenike, Iciar Astiasaran eta Andoni Egaña.

2008: Mikel Laboa.

2009: 60ko hamarkadako andereñoak.

Axuri-beltza Victoria Eugenia antzokian
Ostiral honetan, abenduaren 4an, Donostiako Victoria Eugenia antzokian izango gara Juan Antonio Urbeltz-ek eta Argia dantzari taldeak zuzendutako Axuri-beltza ikuskizunean.

2009. honetan bete dira 40 urte Juan Antonio Urbeltz-ek eta Marian Arregik Jaurrietako Axuri-beltza sortu zutenetik. Urteurrena ospatzeko ikuskizun berezia eskainiko du Argia dantzari taldeak Axuri-beltza izena du ikuskizunak eta Argiaren ibilbideko zenbait dantzez gain zenbait lan berri ere eskainiko dituzte.

Argiako dantzari eta musikariez gain, Iruñeko Duguna, Elgoibarko Haritz, eta Eibarko Kezka dantza taldeetako dantzari eta musikariek hartuko dute parte. Denera 80 bat lagunek. Eibarko Kezka dantza taldeko 26 dantzarik parte hartuko dute ikuskizunean eta Elgoibarko Haritz dantzari taldeko beste 11ak. Beraz, Debabarrenako ordezkaritza zabala izango da Victoria Eugeniaren oholtza gainean.

Horra jaialdian parte hartuko duten Kezka eta Haritz taldeetako dantzarien zerrenda: Aiert Ibarbia, Ainhoa Larrañaga, Ainhoa Lendinez, Amaia Rodriguez, Anartz Fernandez, Ander Fernandez, Ander Garitaoniandia, Ane Urresti, Cristina Conde, Eider Agirrebeña, Ekhi Zugasti, Eneritz Diez, Enrike Izagirre, Esther Kareaga, Irati Carballo, Irati Kortabitarte, Izaskun Alberdi, Jael Lizundia, Jokin Salegi, Jon Lizarralde, Joseba Aranzabal, Josu Espila, Josu Garate, Luken Aranburu, Lurdes Odriozola, Maider Otaola, Malen Ulazia, Mikel Elustondo, Mikel Olaizola, Oier Araolaza, Oier Ibarbia, Oihane Llorente, Olaia Gabirondo, Unai Agirre, Unai Lizarralde, Unai Txurruka, Zuriñe Torre.

Axuri-Beltza

Abenduaren 4ean, 20:00

Donostiako Victoria Eugenia antzokian

Zuzendaria: Juan Antonio Urbeltz

Musika zuzendaritza: Marian Arregi

Dantza taldeak: Argia, Duguna, Haritz eta Kezka

Oso sarrera gutxi geratzen dira salgai, baina badira bakar batzuk oraindik http://www.generaltickets.com helbidean.

Zaparrada eta zaparrada artean ostarte bat
Azaroaren 30ea ospatzen da San Andres, Eibarko patroiaren eguna, nekazal azoka, musika eta dantzarekin, eta garaiotan ezinbestekoa denez, baita euriarekin ere! Iragarpenak txarrak ziren, eta bete egin dira, euria goian behean egin du goiz osoan, eta eguerdiko 12:00etan, Jainaga eta Narbaiza trikitilariak mikronofora hurbildu direnean ez zirudien atertzeko asmorik zuenik.

Euri jasa ikusita erromeria bertan behera uztea erabaki dugu. Halako batean, Jainaga eta Narbaizak soinua eta panderoa astintzeari ekin diote, eta minutu gutxitan ez dute ba miraria lortu? Ostarte bat. Konturatu orduko handik eta hemendik, aterpeetatik ateratako dantzariz bete da plaza eta ordu erdiz gorputza berotu eta dantzan gozatu dugu. Bertsolarien txanda zela abisu eman diote Jainagari. Musika eten da eta euria hasi da berriz, gogotik gainera!

Ertza konpainiaren Look ikuskizuna Eibarren
Asier Zabaletak zuzentzen duen Ertza konpainiak Look ikuskizuna aurkeztuko du datorren azaroaren 13an Eibarko Coliseo antzokian. Hiru dantzarik, Pilar Andres, Carla Fernandez eta Asier Zabaletak berak, gure gizartean itxurak duen garrantziaz gogoeta egingo dute, dantzaren bidez, eta etengabe pantaila berezi batean ikusiko diren bideo berezien bidez.

Irudiarekin dugun harreman aztertzen da Look-en, estereotipoak nola barneratzen ditugu eta gure irudia bera nola asimilatzen dugun. Umore handiz begirada zorrotza planteatzen digu Asier Zabaletak ikuskizun honetan. Irudiaren obsesio horrekin gure burua engainatzea lortzen dugula uste du sortzaileak, baina beste aurrean biluzik jarraitzen dugula ohartarazten digu.

<object height="293" width="400"><param name="allowfullscreen" value="true"><param name="allowscriptaccess" value="always"><param name="movie" value="http://vimeo.com/moogaloop.swf?clip_id=6932700&server=vimeo.com&show_title=1&show_byline=1&show_portrait=0&color=&fullscreen=1"><embed src="http://vimeo.com/moogaloop.swf?clip_id=6932700&server=vimeo.com&show_title=1&show_byline=1&show_portrait=0&color=&fullscreen=1" type="application/x-shockwave-flash" allowfullscreen="true" allowscriptaccess="always" height="293" width="400"></object>

2006. urtean estreinatu zuen Ertzak ikuskizun hau eta emaitza borobila azpimarratu du kritikak:

"Una obra aguda y audaz" Ana Remiro, DV, 2006-05-15"

"Fantástica obra, que da mucho qué pensar. Asier
Zabaleta lució el mejor de sus ingenios en este alegato anti-fashion", Iratxe de Arantzibia, Donostilandia, 2006-06-14.

Ertza: Look

2009ko azaroak 13, 20:30

Eibar, Coliseo Antzokia

Sarrera: 8 €

http://www.generaltickets.com

Zuzendaritza: Asier Zabaleta.
Dantzariak: Pilar Andrés, Carla Fernández y Asier Zabaleta.

Bideo errealizazioa: Marian Gerrikabeitia.

Bideoa: Carlos Sarasola, Iker Urteaga.
Koreografia: Asier Zabaleta eta dantzariak.

Argiztaketa: Antoni Angel Alcaide.

Musika: Ernesto Maestro.

Iraupena: Ordu 1 eta 10 min.

Arrateko Amaren dantzak bosgarrenez
Konturatu gabe pasa dira bost urte. 2005ean, Arrateko Amaren dantzak martxan jarri genituenean, aurkezpen batzuk egin genituen, eta aurkezpen haietan esaten genuen gure konspirazioaren helburua zela 5 urte pasata, Arraten ikusleren bati dantzengatik galdetu eta "tradizionalak" zirela erantzutea (eta 10 urtera betidanik egin direla izatea erantzuna...). Hain urruti ikusten genituen 5 urte, zilarrezko domina eder batzuk ere egin genituela dantzari bakoitzak paparrean eramateko, eta esan genuela ezpata-dantzan bost urtez dantza egiten zuenak "propietatean" eskuratuko zuela domina. Ja! Pasa dira bost urte eta hemen ez dago oparirik, krisia baizik! Dantzen krisirik ez, ezta gutxiago ere, baizik eta ekonomikoa (mundiala)! eta batez ere, bost urteak azkarregi pasa direla eta ez gaudela hain merke dominak erregalatzeko moduan!

Bosgarrenez egin dugu bai, 2009ko irailaren 8an, Arrate eguna Arraten eta Arrateko Amaren dantzak bere jaiotetxean. Bi gonbidatu berri: Garikoitz Otamendi añorgarra eta Aritz Ibañez iruindarra. Gazteak izanagatik dantzari eskarmentu handikoak eta beraien taldeetan maisu eta zuzendari lanetan ari direnak. Bakarlarien laukotea osatzeko, aurreko urteetako bi gonbidatu, bere garaian min hartuta, bakarlari lanak dantza egin gabe geratu zirenak, penaz handiz, baina orduko zorrak kitatzera pozik etorri zaizkigunak: Mikel Legorburu elgoibartar donostiartua eta Egoitz Krutxaga galdakoztarra.

Ohi bezala goizean Arratera igo, dantzari jantziak soinean jarri, taldeko argazkia egin eta 11.00etako meza nagusian lehen ezpata-dantza egiteko prestatu ginen. Ezpata-dantzako lau lerroetatik bi sartu ohi dira barrura, lauentzat estuegia baita elizako pasiloa. Urtero sesioak izaten ditugu, gehienek nahi baitute barrura sartu. Aurten barruko lerroak sartu dira, eta beraz, hori apuntatuta uzten dugu hemen, eta norbait akordatu dadila datorren urtean kanpokoei tokatzen zaiela (gero etorriko dira batzuk aurten kanpoko lerroetan eta datorren urtean barrukoetan tokatu zaiela, eta bla, bla, bla...).

Eliza jendez lepo, baina txistulariek Iruñako diana jotzen hasi orduko bidea irekitzen da eta barruraino sartu ziren dantzariak. Aritz Ibañez eta Garikoitz Otamendik egin zuten barruan Arrateko ezpata-dantza.

Meza bukatuta, prozesioa antolatu eta gurutzea eta kandelen ondoren dantzariak. Gero txistulariak eta ondoren Ama Birjina, lau izkinetan lau dantzari azkendariak dituela. Ondotik abadeak, udaleko ordezkariak eta herritarrak.

Gurutzera bidean lehen atsedena (eta ezpaten zubia) lautadotxoan, ondoren, aldapa igo eta gurutzera. Eibarrera begira jarri eta Salve-a kantatzen dute abadeek eta kantua ezagutzen duten herritar apurrek. Dantzarien artean urteroko asmo onak: "datorren urterako ikasi behar dugu!!".

Elizara itzultzean izaten dira jende-pilaketak eta estuasunak. Ama Birjina eliza atarian dagoela, Arrateko ezpata-dantza egin zioten lau azkendariek.Ama Birjina elizara, eta dantzariak zelaira.

Behin prozesioa amaituta izaten da dantza emanaldi nagusia zelaian. Bertan egin genituen Arrateko ezpata-dantza eta trokeo-dantzak. Eguraldi bikaina eta ikusleak ere ari dira ikasten nondik nora ibiltzen den taldea, eta gero eta hobeto moldatzen gara dantzarako tokia hartzeko.

Trokeo-dantzak egiteko probalekuan antolatu genuen taldea. Aritz Ibañez-ek dantzatu zuen makila txikien dantzako buruzagi-zortzikoa, Egoitz Krutxagak makil handien dantzakoa eta Garikoitz Otamendik brokel-makilena.

Bukatzeko, ezpatak hartu berriz, eta ezpata-dantzako taldearekin erretiratu ginen. Gero bazkaria ederra Krabelin hotelean, bazkalostean akta jaso zuen Enrike sekretarioak Arrateko dantzarien kofradiaren liburuan eta behin liburua sinatuta, beste modu bateko dantzek hartu zuten txanda Arrateko zelaian.

Dantzariak Arraten 2009an: Oier Ibarbia, Ander Garitagoitia, Joseba Aranzabal, Unai Agirre, Leire Orbegozo, Aiert Ibarbia, Irune Orueta, Miren Baranguan, Luken Aranburu, Enrike Izagirre, Roberto Altzerreka, Ane Sarasketa, Hiart Zugasti, Anartz Fernandez, Nagore Fernandez, Amaia Rodriguez, Ekhi Zugasti, Maialen Araolaza, Esther Kareaga, Mikel Goitia, Eider Agirrebeña, Olaia Gabirondo, Irati Kortabitarte, Izaskun Alberdi, Harkaitz Urreta, Oihane Llorente, Jon Lizarralde, Ainhoa Larrañaga, Eneritz Ganboa, Olaiz Agirrebeña, Malen Ulazia, Irati Carballo, Egoitz Krutxaga, Aritz Ibañez, Garikoitz Otamendi, Mikel Legorburu, Oier Araolaza, Josu Garate.
Txistulariak: Enrike Montero, Elena Perez, Asier Castelos, Iñaki Orbegozo (zelaian jo zuen laukotea), Jose Miguel Laskurain, Jose Luis Perez Sarasketa, Mireia Astiz, German Ereña.

Arrateko Amaren dantzak [argazkiak - Iñaki Zugasti eta Felipe Loyola]