Kezkako dantzariok emanaldi berezi horretan Arrateko ezpata-dantza aurkezteko aukera izan dugu Enrike Montero eta Iñaki Baruaren txistu eta danborraren doinura. Irrintzi dantza taldearen Zumarragako ezpata-dantza eta Axeri-boda etorri ziren ondotik. Erritmo geldoaren indarra eta tradizioak distiraz berritzeko gaitasuna erakutsi zuten Irrintzikoek, eta zalaparta, dantza erritmo eroa eta tradiziozko doinuen edertasuna ekarri zuten Argiak gidatutako dantzari eta musikariek. Klima berezia eta ikusleak bero.
- Ezpata-dantza eta ezteiak [argazkiak]
- Axeri boda, ikuskizun ahaztezina (Patxitrapero)
- Ezpatadantzariak (Patxitrapero)
- La ezpatadantza guipuzcoana (Anton Arbulu)

Erantzunak
Iepa Kezka:
Argazki politak blogekoak.
Esan beharrik ez dago ohore izugarria izan zela hainbat urretxu-zumarragarrontzat emanaldi honetan parte hartzeko aukera izatea. Antioko giroan bertan ere nabari zen Musikaldiko hainbat zaletuz gain herriko dantzazale ugari ere bildu zela bertan.
Gotzon Aranburu herritarrak euskaltuben eskegi dituen bi bideotarako loturak dituzue hemen:
http://euskaltube.com/play.php?vid=2653
http://euskaltube.com/play.php?vid=2655
Eskerrik asko, beraz, bai Gotzoni eta baita Kezka eta Axeri Bodako partaide guztiei ere arratsalde-iluntze pasa zoragarria egiteko aukera eman zenigutelako.
Antton
Nork: Antton.2008/10/11 12:50:10.535 GMT+2