Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2005/03/18 09:35:02.988 GMT+1

Ezpata-dantza donostian

Atzo ezpata-dantza egin genuen Donostian. Gipuzkoako urrezko domina ematen zien Foru Aldundiak Menchu Gal margolariari eta kooperatiben sortzaileei. Aurrean bezala Urbeltzi eskatu zioten omenduei egiteko harrera dantza prestatzeko eta Urbeltzek ezpata-dantza egitea proposatu zigun. Nahikoa lan izan dugu taldea osatzen ostegun buruzuri batean eta goizeko 11.00etan ez baita erraza dantzari talde bat biltzea. Azkenean domina bezala, ezpata-dantza ia Gipuzkoa osokoa atera zaigu: Hondarribia, Irun, AƱorga, Deba, Elgoibar, Eibar eta Ermuko (Bizkaiko ordezkaritza) dantzariekin osatu dugu ezpata-dantza. Elgoibarko Udalaren txistularien doinura dantzatu dugu. Ea hurrengoan larunbatean egiten duten bestela... Hona argazkiak.

Nork: oier.2005/03/18 09:35:02.988 GMT+1
Etiketak: emanaldiak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak