Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/05/20 14:46:44.205 GMT+2

Ezpata-dantza Andoainen Santa Kurutz egunean

Santa Kurutz egunekoa jai handia izaten da Andoainen. Eta egun handi horretan abiatu zuten iaz Urki dantza taldeko kideek Argia dantzari taldearen laguntzarekin urtero errepikatu nahi duten ezpata-dantza. 2009an Dugunako Aritz Ibañez eta Kezkako Oier Araolaza gonbidatu gaituzte ezpata-dantza horretan Urkiko dantzariekin batera aritzera. Asier Garmendia buruzagi zela, Jon Iraola eta Aritz Brosak osatu zuten azkendari laukotea.

Jokin Otamendik prestatutako ezpata-dantza taldeak Santa Kurutzeko ermita ondoan egin zituen zubiak meza nagusiaren aurretik eta ondoren, eta bertan dantzatu genuen ezpata-dantza.

Urtero maiatzaren 3an plazaratuko dute Urkiko dantzariek ezpata-dantzan Andoainen. Aukera ederra eta ohorea izan da gonbidatuontzat ezpata-dantza horretan parte hartzea eta egun ederra pasatu genuen Andoainen jai egun handia den horretan. Eskerrikasko eta zorionak Urkiko dantzari, txistulari eta laguntzaile guztiei!
2009-05-03_Andoain_ezpata-dantza_ME_205 2009-05-03_Andoain_ezpata-dantza_ME_107

Nork: oier.2009/05/20 14:46:44.205 GMT+2
Etiketak: urki dantza andoain santa-kurutz ezpata-dantza | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak