Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/06/05 04:34:53.935 GMT-4

Euskaltzaindia eta ezpata-dantza

Mikel Zalbidek Euskaltzaindiarako sarrera hitzaldia irakurri zuen joan den larunbatean, ekainaren 2an Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza nagusian. Ekitaldi hasieran ezpata-dantza egin genuen. Elgoibarko Haritz, AƱorgako Arkaitz, Debako Gure-Kai eta Eibarko Kezka dantza taldeko dantzariekin osatu genuen taldea. Eibarko Usartza txistulari taldeak jarri zuen musika.2007-06-02_Donostia-Ezpata-dantza-IZ_211

Euria zela eta Diputazioko arkupeetan egin genuen ezpata-dantza. Iriarenaren doinuarekin atera zen taldea Diputaziotik eta Mikel Zalbide, euskaltzain osoak eta erakundeetako ordezkariak zeuden tokira hurbildu zen taldea. Haien aurrean ezpata-dantza dantzatu eta Berako alkate soinuarekin ate nagusiruntz hurbiltzen hasi ginen. Korrika saio azkarra eta zubia egin ondoren azpitik pasata sartu ziren Foru Aldundira euskaltzainak.

Argazki gehiago ikusteko egin klik hemen

Nork: kezka.2007/06/05 04:34:53.935 GMT-4
Etiketak: donostia euskaltzaindia ezpata-dantza | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak