Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/02/03 12:19:39.757 GMT+1

Eibarren kantatzen diren kaldereroen kantak

Kaldereroen doinu alai eta indartsuen egilea Donostiako jaietan erabateko garrantzia izan duen musikagile bat da: Raimundo Sarriegi. Bereak dira Donostiako danborradako doinurik ezagunenak (Tatiago, Iriarena,…) eta bera sortutakoak dira Donostiako inauterietako hainbat doinu ere (Kaldereroak, Inude eta Artzaiak, e.a.).

Kaldereroen kanten hitzak berriz Adolfo Comba y Garcia-k sortutakoak dira. Eibarren kantatzen diren kantak funtsean Donostiako kaldereroetako berak dira, baina, hitzetan badaude aldaketak. Gerra aurrean Eibarren antolatu ziren kaldereroen konpartsetarako egokitu ziren letra horiek, eta 1991an Eibarren kaldereroak berreskuratu zirenean, adinekoekin aritu ziren hizketan Kezkako kideak eta Eibarren kantatzen ziren letren barianteak berreskuratu zituzten. Adibidez, Donostian "Caldereros somos de la Hungria que venimos a San Sebastian", esaten den tokian, Eibarren "Caldereros somos de la Hungria, que venimos en tren especial" esaten da. Izan ere, horrela etorri ziren garai bateko kaldereroak Eibarrera, trenez, dultzaineroek egiten zuten modu berean.

Aipatzekoa da Hungariar kantaren hitzen egilea ez dela ezagutzen, baina hitzak ez omen dira hungarieraz. Hitz aleman batzuk ditu tartean, baina norbaitek asmatutako hitzak ere bai, zentzurik gabekoak.

Donostian kantatzen diren hitzak eta doinuak hemen ikus daitezke, Groseko kaldereroen webgunean, beste hainbat informazio interesgarrirekin batera.

Caldereros hungaros

Que belleza, que paisaje

contemplamos todos por doquier

al gran pueblo eibartarra

saludamos llenos de placer.

Caldereros somos de la Hungria

que venimos en tren especial

a pasar en vuestra compañia

los tres días de este carnaval.

A cantar y a divertirnos

que esta ciudad es sin igual, Ay!

cuantas dichas vamos a gozar.

Cantad, bailad, gozad.

Si, si bailad, gozad.

Recorrimos diversos paises

y admiramos beldades a mil

pero nunca mujeres tan lindas

cual las niñas que vemos aquí.

Su cintura es flexible palmera

son sus labios cual fino coral.

Si ellas fueran caldereras

con sus ojos fundieran metal.

Caldereros hungaros en el trabajo

Queridos Compañeros

vamos a trabajar!

Componemos bien y pronto

braseras, chocolateras

los peroles y calderas

con la mayor perfección.

Y trabajamos de balde

aunque el maestro nos riña

si nos miran esas niñas

que estan en ese balcón.

Eibarresas, hechiceras

salid pronto que nos vamos

gratos recuerdos llevamos

al separarnos de aqui.

Y no olvideis que hoy al pisar

los caldereros vuestro país

una canción van a cantar

acompañados del tic, tic, tac.

Hungariar kanta

Nach geta mer nach

geta mer nach

nach geta mer nach.

Arbeit asfreit

ist gut ruhem singelin

arbeit asfreit.

Ist gut ruhem singelin

est mur ser lunch

est mur ser lunch

frais ken fort len

wolmiach ot men.

Nork: oier.2006/02/03 12:19:39.757 GMT+1
Etiketak: datozenak emanaldiak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak