Handik eta hemendik etorritako txistulariekin batera, Eibarko Musika Eskolako zenbait musikarik, Sostoa abesbatzak, Ballet Eibarres-ek eta Kezka dantza taldeak parte hartu dugu Elena Perez eta Jose Miguel Laskurain txistulariek gidatutako emanaldian.
Gure aldetik bi lan izan ditugu. Zuriñe Torre eta Enrike Izagirre, eta Irati Kortabitarte eta Oier Araolazak osatutako bikoteek fandangoa, arin-arina eta habanera dantzatu dituzte. Fandangoa ondo xamar joan bada ere, arin-arina dantzarako mooooteeeeleeegiii zegoen eta nahikoa komeria izan dugu dantza behar bezala bukatzen.
Ondoren Zuberoak maskaradetako zenbait dantza egin ditu boskote batek. Oier Ibarbia zamaltzain lanetan ibili da, Josu Garate enseinari, Ainhoa Larrañaga kantiniersa, Ekhi Zugasti gathuzain eta Aiert Ibarbia txerrero. Barrikada, gabota eta godaleta dantzatu dituzte Jose Miguel Laskuraineko jotako txirularen erritmora. Prestatzeko asti gutxirekin ibili bagara ere, txukun aritu dira txirulari eta dantzariak, eta azkenean lortu dugu kantiniersak ardo godaleta osorik edatea!

Idatzi artikulu bat