Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/02/28 16:07:20.227000 GMT+1

Eibarko Kaldereroak berpiztu zirela 20 urte

Aurten 20 urte dira Kaldereroak berpiztu genituela Eibarren. 1930eko hamarkadak atera izan ziren kaldereroak Eibarren, baina gerra ondoren ez zen talderik atera gehiago, harik eta 1991an Kezka dantza taldearen eskutik berriz plazaratu ziren arte.

Orain hogei urte, Pablo Uritxeberria zen Kezka dantza taldeko arduraduna, eta berak etxean jasoa zuen Eibarko kalderero zaharren berri. Gurasoei entzuna zizkien gerra aurreko kalderero konpartsaren kontuak, baita kantuak ere. Besteak beste, antolaketa lanetan Arantza Arrieta eta Arantza Uriguenen laguntzarekin, informazioa bildu, garai bateko kaldereroak ezagutu zituztenak elkarrizketatu (Jose Etxeberria "Querido" tartean) eta Eibarko kaldereroen konpartsa berreskuratu zuten. 1991ko aratusteetan kaleratu ziren Kezkaren kaldereroak.
2007-02-16_kaldereroak_FL_0422
Hurrengo urteetan beste zenbait elkarte eta talde joan dira ospakizunera biltzen. Musika Eskola gurekin izan zen urte batzuetan, eta gero etakitto euskara elkartea, Jainagaren trikitixa eskola, Lagun taldea, txolarte, Untzagako nagusien egoitza, Kaleetan kantuz, Ustekabe txaranga, eta beste hainbat eibartarrek parte hartzen du aratusteetako barixakuan Eibarko kaldereroen iritsieran.

Datorren ostiralean, martxoaren 4an, aterako dira kaldereroak beren 20. urteurren honetan. Kalejiran parte hartu nahi duten guztientzat ensaio ireki bat antolatu da, datorren ostegunean, 20:30ean, Portalea kultur etxean, 3. solairuko dantza gelan.

Kaldereroek Eibarren - 20. urteurrena
  • Martxoak 4, 19.30etan Urkizun.

Nork: kezka.2011/02/28 16:07:20.227000 GMT+1
Etiketak: kaldereroak 20urte eibar kezka | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...n 20. urtez egin genituen Eibarko Kaldereroak, 1991an berreskuratu baitziren. Ostiraleko aktuazioaren bideo bat aurkitu dugu Youtuben. Eskerrik asko Kezka Dantza Taldeari urtero antolakuntzan hartzen ...

Erreferentzia: Kaldereroak 2011 « Ustekabe Fanfarrea 2011/03/07 10:44:33.786000 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi erantzuna zenbaki hutsez)



Kontagailua: | Ikusi estatistika osoak