Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/06/13 09:47:51.834 GMT-5

Eibarko Dantzari Eguna

Kezka Dantza Eskolako ikasleentzat ikasturte bukaerako emanaldia izaten da Eibarko Dantzari Eguna. Urtean zehar ikasitako dantzak aurkeztu eta dantzatzen dituzte egun horretan. 2005-06-18_Kezka_Dantzari_Eguna 061Kezka dantza taldearentzat estreinaldietarako zita izaten da. Hamar minutu inguruko saioa egin ohi du, ikasleen dantzen ondoren, baina hamar minutu horiek prestatzeko urte osoko lana izan du maiz taldeak.

Errepertorio berri bat ikasi, barneratu eta aurkezteko ahalegina egiten dugu Dantzari Egunerako. Iaz, hortxe egin zuen lehen jendaurreko agerpena Arrateko ezpata-dantzak. Aurten, bide horri jarraituko diogu. Iaz ere estreinatu genuen Arrateko makila txikien dantzarekin batera, Arrateko dantzen sorta osatzera datozen beste bi dantza aurkeztuko ditugu: makila handiena eta brokel-makilena.

Oraingoan ere Usartza txistulari taldeko Jose Miguel Laskurain-ek prestatu ditu bi pieza berrien doinuak, eta Kezkako txistulariek, Andoni Altzibar, Felix Elortza eta Iñaki Baruak joko dituzte estreinaldian. Horiekin batera Jainaga eta Narbaiza trikitilariek osatzen dute jaialdian parte hartuko duten musikari taldea.

Eibarko Dantzari Eguna
2006ko ekainaren 16an, ostiralean
19.30etan Untzaga Plazan

Nork: kezka.2006/06/13 09:47:51.834 GMT-5
Etiketak: kezka eibar emanaldiak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...rretik aurre-estreinu bat egin nahi izaten du Kezkak, Arrateko zitara dantzak behar bezala prestatuta eraman ahal izateko. Dena prest zegoen Eibarko Dantzari egunean, ekainaren 16an, bi dantza berriak lehen aldiz jende aurrea...

Erreferentzia: Arrateko Amaren dantzak 2.0 - Kezka Dantza Taldea 2006/09/06 10:07:51.460 GMT-5

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak