Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/06/17 12:39:05.495 GMT+2

Eibar Rugby taldearen soka-dantza

Eibar Rugby taldearen garagardo feria inauguratu genuen atzo. Kirol taldeak gutaz gogoratzen direnean normalean beraien ekitaldi baten sari ematean dantza egiteko izaten da. Baina Eibar Rugby taldekoen gonbidapenak ez zuen horrekin zerikusirik. Kezka dantza taldeari egiten duen lanaren errekonozimendua egin nahi zion, eta horregatik garagardo feriaren inaugurazioan parte hartzera gonbidatu gintuzten.

Jon Egiguren, errugbi taldeko lehendakariak eskua eskaini zigun, alkatea ere sokan sartu, eta ezustean, gaitari eta danborrariak aurrean jarrita, soka-dantza sartu ginen karpa barrualdera. Eszenatokian ongi etorria eta oroigarria eman zigun Egiguren-ek, eta lehen garagardoarekin topa egiteko aukera izan genuen. Ondoren, saltxitxak, txerri-ukondoa eta garagardoarekin ospatu genuen.

Poz handia izan da Eibar Rugby taldeak Kezka dantza taldeari egindako gonbidapena, eta benetan ekitaldi atsegina izan genuen. Eskerrik asko!

Nork: kezka.2009/06/17 12:39:05.495 GMT+2
Etiketak: rugbi dantza eibar | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak