Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/03/16 12:56:57.188 GMT+1

Coliseoa inauguratzera

Datorren ostiralean, martxoaren 23an inauguratuko da Coliseo antzokia Eibarren. Luze jo dut berritze lanek, eta datorren astean inauguratu arren gero beste 3-4 aste beharko dituzte lan guztiak bukatzeko.
2007-03-12_Coliseoa_048
Inaugurazio ekitaldian herriko zenbait taldek parte hartuko dugu. Kezkak eta Usartza txistulari taldeak ezpata-dantza egingo dugu atarian.

Ondoren barruko ekitaldia kontrapas batekin hasiko da, Orbea kontrapasarekin. Gaur egun horrenbeste tokitan eta horrenbeste aldiz ikusten den aurreskua edo agurra, kontrapas bat da, eta doinu ezagun hori behin eta berriz erabiltzen den arren, aurreskua beste edozein kontrapasekin dantzatu daiteke eta dantzatu izan da historian. Eibarren adibidez Eibarko danbolinteroek aurreskulari txapelketetan jotzen zuten doinu hau. 1875ean Pedro de Orbeak jaso zuen doinua eta haren izenarekin ezagutzen dugu gaur. Arrateko Amaren ezpata-dantzarekin osatuko dute Kezka eta Usartzak  bere n emanaldia.

Ondoren Antzerki Maitaleak taldeak emanaldi labur bat egingo du, eta Kezka dantza taldeak jarraituko dio. Durangaldeko dantzari-dantza eta Arratiako jotak eskainiko ditugu Kezkako txistulariak eta Agirrebeñatarrak trikitilariek lagunduta.

Ordezkari politikoen hitzak (Gipuzkoako Diputatu nagusia, Eibarko Alkatea eta Fomentoko ministroa izango dira bertan) eta ekitaldia bukatzeko Sostoa abesbatzak emanaldi labur bat eskainiko du.

Nork: kezka.2007/03/16 12:56:57.188 GMT+1
Etiketak: coliseo dantza inaugurazioa eibar kezka | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Azkenean irekiko da! Ikusiko dugu gero nolako martxa hartzen duen...

Inaugurazioaz, oker ez banabil, egongo den ministra etxebizitzakoa izango da, María Antonia Trujillo.

Nork: Josu.2007/03/19 12:58:26.282 GMT+1
http://www.blogak.com/josu

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak