Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/04/24 12:18:16.300 GMT+2

Berotu motorrak, Chestera goaz eta dantzara

Elgoibarko Haritz dantzari taldea eta Eibarko kezka dantza taldea, elkarrekin autobusean sartu eta Valentzia aldera, Chestera goaz dantza egitera maiatzaren 1eko zubi honetan. Moto eta kotxe karrerak egiteko zirkuitua duelako da ezaguna Cheste. Ricardo Tormo du izena zirkuitu horrek.

Chesteko Udalak gonbidatu gaitu euskal dantzen emanaldi bat beren herrian eskaintzera. Apirilaren 28tik maiatzaren 2ra Valentziako lurretan izango gara, hango inguruak ezagutu eta gure dantzak erakusten. Emanaldi bakarra dugu aurreikusita, apirilaren 30ean, arratsaldean, Chesteko plaza nagusian.

Cheste map - Tagzania
Elgoibar eta Eibarko dantzarion artean osatu dugu egingo dugun emanaldia. Hauxe izango da:
  • Arrateko Amaren ezpata-dantza
  • Gipuzkoako dantzak
    • Kontrapasa
    • Belauntxingo
    • Uztai handiena
    • Brokel-makilena
    • Makila handiena
    • Zinta-dantza
    • Uztai txikiena
    • Fandangoa
    • Arin-arina
  • Bizkaiko dantzak
    • Erregelak
    • Kaskarots (baiiiii, hau ez da Bizkaikoa...)
    • Durangaldeko dantzari-dantza
    • Arratiako jotak
Musikari lanetan Elgoibarko eta Eibarko txistulariak arituko dira, eta Oihane Balenciano trikitilaria. 50 lagunetik gora goaz, beraz, eguraldia gora behera, ez dirudi giro txarrik izango dugunik!!

Nork: kezka.2007/04/24 12:18:16.300 GMT+2
Etiketak: dantza cheste irteerak haritz kezka emanaldiak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak