San Andres egunean baserritar janzteko ohitura dago Eibarren, eta azken urteotako bideari jarraituz, aurten ere, Eibarko Udalaren euskara zerbitzuak antolatuta, baserritar janzteko argibide eta taller praktiko batzuk eskainiko ditu Kezka dantza taldeak.
Buruko zapia izaten da buruko min gehien ematen duena eta beraz, hori jartzeko inguru hauetan gehien erabili izan den modua erakutsi eta praktikatzeko aukera izango da bertan. Horrez gain, abarketa eta oinetakoen inguruko aholkuak, eta gerriko eta bestelako jantziak atontzeko laguntza emango da taller horietan.
Baserritar jantziak atontzen
- Azaroak 26, astelehena, 19.00-20.00, Portalea Kultur Etxeko 3. solairuko ikastaro gelan.
- Azaroak 28, asteazkena, 15.00-16.00, Portalea Kultur Etxeko 3. solairuko ikastaro gelan.

Idatzi artikulu bat