Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/12/26 12:27:29.250 GMT+1

Berbia Emon saria Kezkarentzat

Eibarko ume eta gaztetxoen eskolaz kanpoko jardueretan euskararen erabilera indartzeko sortu zen 1993an Berbia Emon egitasmoa. Gaur egun Eibarko 56 ikastetxe, kirol, kultur eta aisialdi taldeetako kideek sinatuta dute Eibarko Udalak eta etakitto elkarteak sustatzen duten hitzarmen hori.

Joan den astean hitzarmena berretsi eta sinatzeko ekitaldia burutu zen Eibarko Udaletxean, eta talde guztietako ordezkariak bildu ziren bertan. Lehengo aldiz Berbia Emon saria banatu zen, eta Kezka dantza taldeari eman zioten sari hori. Saria Esther Galarza eta Asun Poza zeramistek egindako oroigarri bat izan da. Sariaren antolatzaileen esanetan "Kezka taldeak dantza ikastera joan diren umeen artean euskara erabiltzeko egindako ahalegina saritu nahi izan dute".

Enrike Izagirrek jaso zuen saria Kezkaren izenean eta eskerrak ematez gain, saria jasotzeko egindako merezimenduei buruzko bere kezka agertu zuen, kezkan ez baitugu ahalegin berezirik egiten euskaraz aritzeko. Besterik gabe gure komunikazio hizkuntza naturala da, eta izango dira euskara erabiltzeko guk baino ahalegin handiagoak egiten dituztena. Eskerrikasko hala ere saria ematea erabaki dutenei.

Nork: kezka.2006/12/26 12:27:29.250 GMT+1
Etiketak: saria dantza kezka eibar euskara | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak