Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/12/11 12:35:24.522 GMT+1

Baserritar jantziak atontzen

San Andres bezperetan baserritar jantzia txukuntzeko eta atontzen joateko bi ekitaldi burutu ditugu. Batetik, Ikerfolk elkarteko Ane Albisuk hitzaldia eskani zuen eta bestetik atontzeko taller praktiko bat burutu genuen.

Azaroaren 21ean izan genuen Eibarren Ane Albisu. 2006-11-21_Ane-Albisu-Eibarren_025 Eibarko Udalarekin elkarlanean antolatu genuen hitzaldia eta San Andres jaietako egitarauan sartu genuen. San Andres jaien bueltan, feriara begira edo bezperan eskoletan asko dira baserritar janzten diren eibartarrak eta haien jakinmina asetzen saiatu zen Ane Albisu Portalea kultur etxeko areto nagusian egindako aurkezpenean.

Janzkera tradizionalaren inguruko ikerketak Ikerfolk elkartean noiz eta nola hasi ziren aurkeztu zuen, tradiziozko, modako eta dantzarako janzkeren arteko bereizketak egin, eta historian izan duten bilakaerak agertu zituen. Atondu proiektua eta baserritar jantzien diseinu berrien nondik norakoak azaldu zituen ondoren, eta Elkar argitaletxearekin atear duen liburua aurkeztu zuen. Hainbat argazki erakutsi eta komentatu zituen, eta ondoren, Kezka dantza taldeko dantzariek soinean zeramatzaten zenbait jantzi azaldu zituen.

Teoriatik praktikara

Azaroaren 24an, ostiralean, baserritar jantziak atontzeko taller praktikoa burutu genuen Portalea kultur etxean. Eibarko Udaleko euskara sailak proposatutako taller praktikoetako bat da hau. 2006-11-24_Baserritar-jantzi-tallerra-107 Olentzeroren kalejira sustatzeko ahaleginetan dihardu euskara sailak, eta baserritar janzteko aholkularitza eskaintzea da bideetako bat. Ane Albisuren hitzaldiarekin bat egin du aurten ekimenak, eta San Andres bezperatan egin da. Erantzun zabala izan du tallerrak, 60 lagun hurbildu baitziren bertara. Buruko zapiak nola jarri da buruhauste gehien eragiten duena, eta horretan aritu ziren Kezkako dantzariak, tallerrera hurbildu zirenekin buruzko zapiak jartzeko praktikak egiten. Gerrikoak eta abarketak lotzeko ikastaroak ere egin ziren.
2006-11-24_Baserritar-jantzi-tallerra-108

Nork: kezka.2006/12/11 12:35:24.522 GMT+1
Etiketak: dantza eibar atondu baserritar-jantzia ane-albisu ikerfolk kezka | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak