Galdakaotik Eibarrera
Aurten Galdakaotik etorriko zaizkigu Arrateko dantzetan parte hartuko duten gonbidatu bereziak. Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeko lau dantzari izango dira: Mikel Goitia, Iraitz Barandiaran, Egoitz Krutxaga eta Goizane Olea.
Laukote hori izango da bakarlari lanetaz arduratuko dena. Ezpata-dantzan azkendari lanak egingo dituzte eta trokeo-dantzetan buruzagi izango ditugu.Hainbat urteren bueltan berriz ere Arraten izango ditugu beraz Galdakaoko dantzariak. Izan ere, 1968an, Jon OƱatibiaren eskutik Arrateko dantza berri bat prestatu eta plazaratu zenean, hain zuzen ere Galdakaok Andra Mari dantzari taldekoak izan ziren Eibarrera etorri eta dantza hori egin zutenak Arrate egunean. Dantza horrek ez zuen jarraipenik izan, baina Eresbilen aurkitu genituen Jon OƱatibiak prestatu zuen koreografiaren inguruko azalpenak. 1968ko emanaldi hartan, Galdakaoko taldearekin Arraten izan zen dantzarietako bat, Kepa Artetxe, Andra Mari taldean dantzari eta dantza-maisu hainbat hamarkadetan dabilena ere espero dugu berriz Arraten, 40 urte ondoren, bisitan etorriko baitzaigu.
Ohiko ordutegi eta egitaraua
Ohi bezala goizeko 11:00etan ospatuko da Arrateko elizan meza nagusia
eta bertan dantzatuko da lehen aldiz Arrateko ezpata-dantza. Meza ostean, Ama Birjinarekin prozesioa abiatuko da eliza-ataritik, txistulari, trikitilari eta dantzariek lagunduta, eta gurutzean, Eibarrera begira Salbea abestuko da. Gurutzetik elizara bueltan, erretiratu aurretik berriz ere dantzatuko da ezpata-dantza Ama Birjinaren aurrean. Segidan, 12:30ak aldera, Arrateko zelaian dantzatuko dira Arrateko ezpata-dantza eta trokeo-dantzak.

Idatzi artikulu bat