Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/02/10 11:38:28.837 GMT+1

Badatoz 2009ko koko-dantzak

Datorren larunbatean, otsailaren 14an, kaleratuko ditugu berriz iaz martxan jarritako koko-dantzak.Iazko karnabaletan, koko-dantzari eta koko-marru konpartsa bat plazaratu zuen Kezka dantza taldeak eta baserriz-baserri Arrate inguruko hainbat txoko bisitatuko zituen. Aurten ere segidako emango dio karnabal horri. Iaz, 30 baserri bisitatu ziren eta aurten beste horrenbeste bisitatuko ditu Kezkaren karnabalak. 

Aurtengo ibilbidea 
Iaz bezala, goizean goiz abiatuko dira koko-dantzak otsailaren 14an. Goizeko 8.30etan merkatu plazan, baserritarren postuen artean egingo da lehen agerraldia. Ondoren, baserriz-baserriko ibilbidea hasiko da. Azitaingo poligonotik hasita eta Matxarikora bitartean dauden baserrietara iritsiko dira koko-dantzak eta ondoren Arrateko errepidearen bi aldeetara dauden baserriak bisitatuko ditugu.  

near map

Iaz 30 baserritara iritsi ziren koko-dantzak eta aurten ere beste 30 baserri desberdin bisitatuko ditugu: Eskaregi, Eluts, Agirreazpikoa, Azaldegiazpikoa, Azaldegigainekoa, Nagiorbe, Nagiorbekoa, Azpiri, Arlaban, Asolagainekoa, Asolabarri, Asua, Miraflores, Amezabalegigoikoa, Asola aldea, Amezabalegiabeletxea, Pagaegi, Pagaegierdikua, Pagaegiabeletxe, Gisasola, Iturraoabeletxe, Izua, Usartza, Akondia, Berretxinagabekoa, Pagolatxabola, Altzaga eta Nebera.

Iaz eguraldi bikaina izan genuen, erabat ezohikoa data hauetarako. Pozik ibili ginen, baina jakinaren gainean hurrengo urteetan euria eta elurra erruz izango dugula... Pasa den asteburuan adibidez, bisitatuko ditugun baserriak elurrak hartu ditu, eta itxura ederra zeukaten: Santa Kurutz ermita elurpean edo Pagei inguruak adibidez. Auskalo zer aurkituko dugun larunbatean.

Iluntzean, Eibarko kaleetara jaitsi eta erdigunean ibiliko dira koko-dantzak. Toribio Etxebarria, Untzaga eta Femin Calbeton kaleetan.

Koko-jantzi berri bat 

Iazko konpartsa osorik izango da aurten ere, eta horrez gain koko-jantzi berri bat izango da. Bikote bat da hain zuzen ere, “Paguanekuak” osatzen dutena, Juanpago eta Juanapago dira. Eta beraiekin batera aurreko urteetako guztiak: koko-dantzariak, mamarruak, aixerixak, burburixuak, masustak, Don Eusebio, Petra eta Maria, Hartza, Martin perratzailea, Kattalin eta Manuela, Sasikartia, Batista kojua eta Arraguetako Ama Birjina...  

Musikari dagokionez, baseerrietako ibilbidean Adolfo Jainaga eta Unai Narbaiza trikitalariekin batera Jose Miguel Laskurainek dultzaina joko du. Iluntzean berriz, Mauxitxa txarangarekin arituko dira koko-dantzariak herriko kaleetan.

Koko-dantzak 2009
  • Otsailak 14, larunbata
  • 8.30etan Merkatu plazan
  • 9.00 - 18.00 bitartean baserrietan
  • 19.00 - 21.30 bitartean Eibarko kaleetan

Nork: kezka.2009/02/10 11:38:28.837 GMT+1
Etiketak: koko-dantzak aratusteak 2009 eibar inauteriak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak