Ekainaren 8an eman zitzaion hasiera urtero moduan Euskal Bizikleta lasterketa ospetsuari. Eibarko Untzaga plazatik abiatu zen lehenengo etapa eta ohorezko zinta moztu baino lehenago agurra dantzatu zuen Ander Fernandezek. Orain urte batzuk arte txirrindulariei dantzatzen zitzaien agurra. Azken urteotan antolatzaileak, agintariak eta omenduren bat jarri ohi da zinta eta txirrindularien aurrean eta haiei begira dantzatzen da. Aurten Felix Elkoro Udaleko zerbitzu buru ohia omendu da. Usartza txistulari bandako, Elena Pérez Sarasketa, Javier Zorrakin, Jose Luis Pérez Sarasketa eta Iñaki Orbegozo aritu ziren agurra jotzen.
Ekainaren 8an hasi eta 10ean Arrateko gainean bukatu zen aurtengo Euskal Bizikleta. Tino Zaballa, Caisse d´Epargne taldeko txirrindularia izan da aurtengo garailea eta Zuhaitz Elejaldek dantzatu zion merezitako agurra. Txistulariak Kezkako Andoni Altzibar eta Iñaki Barua aritu ziren.
Azkenik ekainaren 13an, Eibarko Armeria Eskolako kurtso bukaerako ekitaldia izan zen eta Luken Aranburu, Kezkako dantzariak dantzatu zien agurra hango ikasleei Felix Elortza eta Iñaki Baruaren txistu eta atabalaren doinupean.

Idatzi artikulu bat