Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/02/18 15:04:26.543 GMT+1

Axeri-boda estreinatuko da asteburuan

Juan Antonio Urbeltz eta Argia dantzari taldearen ikuskizun berria, Axeri-boda, estreinatuko da igandean Bilboko Arriaga antzokian, eta bertan izango dira oraingoan ere Kezka dantza taldeko kideak. Kondharian eta Pas de Basque ikuskizunetan bezala, Axeri-boda ikuskizun berri honetan parte hartuko dute Kezka dantza taldeko dantzariek. Berriz ere esperientzia interesgarria izan da mota honetako ikuskizun baten sorkuntza eta produkzio prozesuan parte hartzea, eta igandetik aurrera ikasitakoa eta prestatutako emanaldietan erakusteko garaia iritsiko da.

Donostiako Argia dantzari taldearekin batera Iruñeko Duguna, Elgoibarko Haritz eta Eibarko Kezka dantza taldeetako dantzariak bildu dira Axeri-boda ikuskizunean. Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, Iñaki Arregi, Jexux Larrea eta Fernando Aristizabal dantza-maisuek gidatuta, eta Marian Arregik zuzendutako musikari taldearen doinura, 45 dantzari inguruk parte hartuko dute Axeri-bodan.

Axeri-boda
Bilboko Arriaga Antzokian
2008ko otsailaren 24an, 20:00etan

Nork: kezka.2008/02/18 15:04:26.543 GMT+1
Etiketak: dantza urbeltz axeri-boda ikuskizunak argia kezka | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak