Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/11/15 16:26:58.078000 GMT+1

Atonduren aurkezpena Eibarren

Baserritar jantziaren historia eta aurrera begirako proposamenak aurkeztuko ditu Ane Albisu ikertzaile eta diseinatzaileak Eibarren.  Atondu, XXI. menderako proposamena izeneko liburua argitaratu berri du Ane Albisuk, eta bere hitzaldian atzoko, gaurko eta biharko baserritar jantziak erakutsiko ditu. Argazkiak erakusteaz gain Kezkako dantzarien soinean Ane Albisu berak diseinatutako jantziak erakutsiko dira.
  • Data: Azaroak 21, 19.30etan Portaleko areto nagusian
  • Hizlaria: Ane Albisu, Ikerfolk elkartea
  • Izenburua: Atondu, baserritar jantziari buruzko taller praktikoa
XX. mendean euskal jantzi tradizionalak izan duen bilakaera aztertu du Ane Albisuk, eta tradizioaren ezagutza horretatik abiatuta, etorkizunerako proposamenak aurkezten ditu. XXI. menderako euskal tradiziozko jantzien proposamenez hornituta dator Atondu.

Ane Albisu donostiarra da, eta azken 21 urteotan Ikerfolk elkartean, folklorea eta modaren inguruko ikerketak burutu ditu. Atondu ekimena zuzentzen du Ikerfolk elkartean bertan. Euskal Filologian lizentziatua da eta 1976 urtean hasi zen euskal jantziak ikertzen. Argia Dantzari taldean, Eusko Ikaskuntzako Folklore sailean eta azken 21 urteotan Ikerfolk folklore ikerketa erakundean folkloreari eta modari loturiko hainbat ikerketa eta lan egin ditu. Diseinu munduan ere zenbait lan egina da. Ogibidez euskara irakasle bada ere, eta bere ama hizkuntzaren irakaskuntzari bizitzaren alderdi handi bat bihotzez eskainiagatik, sormenarekin loturiko jardunak dira bere izaera gehien markatu dutenak. Dantza, musika eta antzerki munduan aritua da, baina jantziaren inguruan eginiko ikasketek eta diseinuek, batez ere, definitzen dute hobekien bere nortasuna. Hamabost urte daramatza, ikerketa eta diseinua uztartuz, Atondu ekimena zuzentzen. Liburu honetan laburbildu ditu hainbat eta hainbat diseinu, artikulu, hitzaldi eta ikastarotan metatutako ezagutza eta eskarmentua.



Nork: kezka.2006/11/15 16:26:58.078000 GMT+1
Etiketak: dantza eibar atondu jantziak ane-albisu ikerfolk kezka | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (2)

Erantzunak

Nork: laida.2009/12/29 22:06:1.353000 GMT+1
iratiarrillaga@gmail.com

Errenferentziak:

...Kezkako modeloen laguntzaz, garrantzi gehiago eman dio janzkera eta liburuaren izenburuak dioen bezela, atontzeko moduari. Ikusi gehiago hemen.

Erreferentzia: atonduren aurkezpena - * BiZiPoZ KuTsAkOrrA 2006/11/22 01:17:42.457000 GMT+1

...k, Ikerfolk elkarteko Ane Albisuk hitzaldia eskani zuen eta bestetik atontzeko taller praktiko bat burutu genuen. Azaroaren 21ean izan genuen Eibarren Ane Albisu. <...

Erreferentzia: Baserritar jantziak atontzen - Kezka Dantza Taldea 2006/12/11 13:01:17.036000 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi erantzuna zenbaki hutsez)



Kontagailua: | Ikusi estatistika osoak