Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/09/19 11:39:59.642 GMT+2

Arrateko dantzak La Mercè-n

Asteburu honetan ospatuko dira La Mercè-ko jaiak Bartzelonan eta Eibarko Kezka eta Elgoibarko Haritz taldeetako dantzariok bertara joango gara Bartzelonako Euskal Etxeak gonbidaturik bertan antolatutako jaialdian parte hartzera.

La Mercè-ko jaiak Bartzelona hiriko jaiak dira. Egun handia irailaren 24a dute, La Mercè eguna, baina jaiak ostiralean hasi eta astelehenera bitarte iraungo dute.

Hasteko larunbatean izango dugu hitzordua. Egun horretan bertan kalejiran abiatuko gara arratsaldeko 19:00etatik aurrera Rambla Raval-en hasi eta bertan bukatu arte. Bartzelonako erdigunetik ibiliko gara kalejiran eta besteak beste Sant Jaume plaza eta Katedrala bera ere igaroko dugu.2006-09-11_Arrate_JUL_102

Igandean egingo dugu dantza emanaldi nagusia Rambla Raval-en. Egun horretan bertan, besteak beste, Arrateko Amaren ezpata-dantza, eta Gipuzkoako eta Bizkaiko dantzakin osatutako emanaldia eskainiko dugu Kezka eta Haritzek, Elgoibarko Udalaren eta Kezkako txistulariak, eta Oihane eta Eneritz trikitilariak lagunduta.

"Euskal Herria a la Mercé" izenburupean, Euskal Herria eta Katalunia batuko dituen jaia prestatu du hango Euskal Etxeak. Dantzaz aparte euskal musika, antzerkia, gastronomia, artisautza eta abar ikusteko parada izango da.

Hona hemen programazio osoa eta hainbat lotura interesgarri ere:

Nork: kezka.2007/09/19 11:39:59.642 GMT+2
Etiketak: bartzelona 2007 la-mercè arrate kezka | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak