Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/12/11 12:07:45.974 GMT+1

Arrateko dantzak ahoz aurkezten han eta hemen

Urria eta azaroan hiru aurkezpen egin ditugu Arrateko Amaren dantzen inguruan. Arrateko Amaren dantzak tradizio berria abian jartzeko emandako urratsak eta egindako gogoetak aurkeztu ditugu hitzaldi eta pouerpoint bidez Donostia, Iruñea eta Eibarren.

Eusko Ikaskuntzaren jardunaldietan

Urriaren 21ean Festa Berriak. Antzinako folklorea eta gaur egungo ekintzak izeneko jardunaldiak antolatu zituen Eusko Ikaskuntzako Folklore Sailak Donostiako Miramar jauregian. 2006-09-11_Arrate_JUL_050 Bertan, komunikazio aske bezala aurkeztu genuen Arrateko Amaren dantzak XXI. menderako tradizio bat izenekoa, eta arratsaldeko egitarauan txostena aurkezteko tartea izan genuen.

Nafarroako Dantzarien Biltzarrean

Azaroaren 18an, Euskal Dantzarien Biltzarraren Nafarroako ordezkaritzak gonbidatuta Iruñeko EDBren egoitzan bi hitzaldi eskaini genituen. Batetik, Gipuzkoako dantza maisuen tradizioaz eta bere testuinguruaz aritu ginen. Eta bestetik Kezka dantza taldeak Arrateko Amaren dantzekin burutu duen proiektua aurkeztu genuen.

Eibarko Euskaltegian

Azkenik, azaroaren 28an, Eibarko Udal Euskaltegian aurkeztu genuen Arrateko Amaren dantzak XXI. menderako tradizioa izeneko hitzaldia. Udal Euskaltegien webgunean ere jaso dute albistea.

Horiez gain, irailaren 13an, Añorgako Rezola museoan, Gipuzkoako dantza maisuen inguruko hitzaldia eskaini genuen Arkaitz Añorgako dantzariak taldearen 80. urteurrenaren inguruko ekitaldietan.

Nork: kezka.2006/12/11 12:07:45.974 GMT+1
Etiketak: dantza iruñea eibar arrateko-amaren-dantzak hitzaldia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak