1958ko apirilaren 13an egin zuen estreinaldi ofiziala Eibarko Klub Deportiboko dantza taldeak. Finalista eguna ospatu zen Arraten eta hilabete batzuk lehenagotik Gregorio Santa Cruz-en esanetara ensaiatzen ari zen taldearen aurkezpen ofiziala izan zen.

Igandean, apirilak 13, beteko dira 50 urte lehen emanaldi hartatik eta urteurren hori gogoratzeko eta ospatzeko, egungo Klub Deportiboko dantza taldea, Kezka, Arratera igo eta emanaldi bat egingo du bertan.
Urteurrena lanez lepo
Proiektuz eta lanez lepo harrapatu gaitu 50. urteurrenak eta horregatik propio urteurrenari begira ez dugu momentuz ekitaldi askorik prestatu beharrik izan. Aratusteetan egin dugun koko-dantzen estreinaldia, Utah-tik jaso dugun bisita, Axeri-boda-ren estreinaldia, Euskal Jaira begira prestatzen ari garen dantza jaialdia, York-era egingo dugu irteera, eta Eibarren eta inguruko zenbait herritan egingo ditugun emanaldiekin, nahikoa urteurren daukagu momentuz. Urteurrena ospatzeko modu hoberik ez dugu ikusten gainera, proiektuz, lanez eta ilusioz beteta. Guzti horregatik igandekoa ekitaldi berezia izango da, xumea, taldean bertan ospatzeko modukoa.

Erantzunak
Nork: aritz.2008/04/11 12:17:50.842 GMT+2
http://www.dantzan.com/blogak/aritz
Nork: gari.2008/04/13 17:17:12.988 GMT+2
Nork: Josu. Ustekabe.2008/04/14 10:42:15.818 GMT+2
http://ustekabe.com
Nork: oier.2008/04/14 11:12:30.396 GMT+2
http://www.dantzan.com/blogak/oier