Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/11/16 21:08:58.787 GMT+1

Uda dantzan

Uda luzea izan da aurtengoa. Ekitaldiz beteta. Ekainetik irailera arte txoko desberdinetan izan gara gure ikuskizunak erakutsiz.

Ekainaren 24an, San Juan eguna ospatzeko eta aurten Euskal Jaien 100.urteurrena dela eta suaren inguruan zenbait dantza eskeini genituen.

Hurrengo larunbatean, hilaren 30ean, Iparraldeko Kanbo herritik etorritako dantza taldeak ordu erdiko emanaldia erakutsi zigun.

Uztaila iristeak, Nazioarteko Folklore Jaialdiaren etorrera esan nahi du. Aurtengoa, XXI. edizioa izan da eta Peru eta Txinako taldeak etorri ziren gure herrira.

Nazioarteko Folklore Jaialdiaren ostean eta dantzari dagokionez oporrak atzeratuz, Tarragonara bidaiatzeko aukera agertu zitzaigun, pasa den urtean egin genuen moduan. Hiru egunetan zehar Gipuzkoako eta Bizkaiko dantzak dantzatuz aritu ginen Mostra de Folklore del Penedes-en.

Abuztuaren 24an, urtero legez, San Bartolome eguneko soka dantza egin genuen Elgoibarko plazan.

Irailarekin batera, ekitaldiz jositako asteburuak etorri ziren. Hilaren 15ean Lasturren, 22 eta 23an Bartzelonan eta 29an San Migel auzoan. Iraileko ekitaldi hauetan guztietan, Eibarko Kezka Taldearekin batera egin dugu dantza.

Urria, apur bat deskantsatzeko erabili dugu, ekitaldiei dagokioenez. Baina iritsi da azaroa eta Ekitaldi berri bat dugu ate joka Mallabian.

 

Nork: Haritz.2007/11/16 21:08:58.787 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak