Asteburu honetan,
emanaldiz gainezka egongo gara. Hasteko larunbatean, azaroak 15, Estatu
Batuetako "Superhumans" telebista saioaren grabaketa dela eta Haritzekoek ongi etorria egingo diegu Elgoibarko
Plaza Handian, dantzaldi batekin. Craig eta Paul Pumphrey anaiak dira
show honetako bi protagonista indartsuak. "superhumans" programa
milioika ikuslerengana iristen da, eta oso arrakastatsua da Estatu batuetan.
Saio honetan, borroka arteekin zerikusia duten kirolari handiak omentzen
dituzte. Gure dantza saioa, goizeko
10:30etan, hasiko da, 11:30ak arte. Ondoren herri kirolen txanda izango da.
Arratsaldean aldiz, Eibarko Kezka dantza taldea sortu zenetik 50 urte betetzen
direla ospatzeko, Haritz EDT-k Eibarko Coliseoan 19:00etan ospatuko den "Saria
bete dantza" jaialdian parte hartuko du, Donostiako "Argia",
Galdakaoko "Andra Mari", Iruñeko "Duguna" eta Añorgako
"Arkaitz" dantza taldeekin batera.

Domekan, azaroak 16, Haritzekoek, Juan Antonio Urbeltz-en "Axeri
Boda" ikuskizunean parte hartuko dute, Andoaingo Bastero Antzokian arratsaldeko
19:30etan.
Idatzi artikulu bat