Badator maiatza, eta urtero bezala bi data seinalatu dakartza Haritz Euskal Dantzari Taldearen egutegira: batetik, semana das letras galegas; eta bestetik Trinitate jaien baitan egiten den musika eskolako kurtso bukaerako jaialdia.
Datorren larunbatean izando da lehena, maiatzaren 8an. Urtero bezala, aurten ere egitarau zabala osatu du Elgoibarren bizi den galiziar komunitateak: anaiarteko bazkaria, orkestra baten kontzertua, Galiziako gaitroen kalejira… Larunbat arratsaldean, berriz, ohiturari segiz, Haritz dantza taldearen emanaldia izango da ikusgai 18:30etatik aurrera Foruen plazan.
Aurten Lapurdiko inauteria dantzatuko dugu: makil-dantza, jauzia, fandangoa… Bestalde, gurekin batera jardungo du Irixoko (Ourense) gaiteoren bandak, emanaldien Euskal Herriko eta Galiziako folkloreak uztartuz.

Lapurdiko dantzak dantzatzen San Migelen (2009)
Idatzi artikulu bat