Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/09/25 10:40:06.957 GMT-5

Bizkaiko dantzak eta Larrain dantza San Migelen

Bihar, hilak 30, Elgoibarko San Migel auzoan duzue zita Haritzekoak dantzan ikusteko. Ekitaldia gaueko 22,30etan hasiko da eta Larrain dantza eta Bizkaiko dantzak ikusi ahal izango dira. Hasteko, auzoko dantzariek agurra dantzatuko dute. Honen ostean, Bizkaiko dantzek zabalduko dute saioaren lehen zatia. Bigarren tartea hasi bitartean, Oihane eta Eneritz trikitilariek bost minututako atsedenaldia  animatuko dute. Ondoren, Larrain dantzarekin amaituko da  dantza saioa.

22,30etan San Migel auzo (Elgoibar)

1. zatia: Bizkaiko dantzak
  • Durangaldeko erregelak
  • Ezpata joko nagusia
  • Txontxongiloa
  • Launangoa
  • Gorularien arku dantza
  • Makil jokoa
  • Binangoa
  • Arrateko jota eta porrua
2. zatia: Larrain dantza

Nork: Haritz.2006/09/25 10:40:06.957 GMT-5
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak