Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/09/14 17:26:08.506 GMT-5

San Bartolome eguneko soka dantza

Abuztuaren 24an San Bartolome eguna ospatu genuen elgoibartarrok. Urtero bezala, dantzariak goizean elkartu ginen, prestatu ondoren entsegu txiki bat egin genuen meza osteko soka dantzan parte hartzeko asmoz. Euriak ere gurekin egin nahi izan zuen dantza plazan, baina azkenerako euri tantak ezkutatu egin ziren, eta eskerrak. Izan ere aurtengo soka dantza berezia izan da. Are bereziagoa dantza taldeko bi kiderentzat: Jon Lizarralde eta Abel Iriondo. Aurten hemezortzi urte bete dituzte sokaren aurreko eta atzeko postuetan. Zorionak beraz bioi, eta espero dugu beste hainbat urtetan sokaren hasiera eta amaieran jarraitzea.


soka dantza2006 126

Soka dantzako argazki gehiago, "Argazkiak" estekan (edo Indixuan gainean klikatuta).

Nork: Haritz.2006/09/14 17:26:08.506 GMT-5
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak