Izenak dioen moduan, PLAZARA DANTZARA gonbidatu nahi ditugu herritar
guztiak datorren larunbatean, abenduak 27 ospatuko dugun erromeriara.
Arratsaldeko 18:00tan izango da Plaza Handian eta edonork parte hartu
dezake. Gero eta gutxiago dira horrelako erromerietan parte hartzen
dutenak, beraz, Haritz Euskal Dantzari Taldetik jende guztia animatu
nahi dugu bertan parte hartzera. Larunbatekoa ez baita dantza taldearen
ikuskizun bat, edonork parte hartzeko ekintza bat da.
Eta
hemen behean ikusi ahal izango duzue Aitor Lauzirikak grabaturiko bideo
bat, non buruko zapia nola jarri, edota abarkak nola lotu irakasten
den, besteak beste. Horrela, Gabon Zahar Ferian baserritar erroparekin
ez janzteko arrazoirik ez duzue izango! Animatu!
2008/12/23 16:16:43.196 GMT+1
Plazara dantzara
Nork: Haritz.2008/12/23 16:16:43.196 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat