Urtero bezala, aurten ere Plazara Dantzara saioa ospatuko dugu, urteko azkeneko larunbatean, abenduaren 29an. Elgoibarko Musika Eskolako dantzari txikienek eta Haritz Euskal Dantzari Taldeko dantzariek hartuko dute parte bertan. Honetaz gain, Eibartik eta Debatik etorritako dantzariak ere egongo dira, eta aurten Zumaiako dantzariek lagunduko digute ikuskizuna alaitzen.
Gabonetako saio berezi hau, Elgoibarko Foruen Plazan ospatuko da arratsaldeko 6etan, eta euririk eginez gero, Olaizaga Kiroldegian izango litzateke.
Ikusi eta dantzatu ahal izango diren dantzak honako hauek dira:
- Kalejira
- Fandango eta Arin-arin
- Zazpi jauzi (Jauzia)
- Polka Pik
- Esku dantza
- Balsa
- Pxit
- KinkirriƱera
- Hegi (Jauzia)
- Lantzeko Ihauteria
- Borobila
- Courinta
- 1. eta 3. Kontradantzak
- Muxikoak (Jauzia)
- Fandango eta Arin-arin
- Kalejira
Herritar eta kanpotar guztiei egin nahi diogu gonbita, dantzari eta ez dantzariei, zaletu eta ez zaletuei. Animatu zaitezte bertara hurbiltzen eta dantzaz gozatzen!
Erantzunak
Nork: dantzari.2007/12/26 13:00:06.885 GMT+1
Nork: dantzari.2007/12/26 13:00:08.176 GMT+1