Datorren larunbatean, azaroaren 17an, Mallabian dantza saioa eskeiniko dugu erguerdiko 12etan herriko frontoian. Duela urte batzuk ere, bertan izan ginen dantzan, baina frontoia bota eta berria eraiki dute. Beraz, frontoi berriaren inaugurazioa dela eta bertan izango gara. Eguerdiko 12etan, aginteriei arrera bat egingo zaie eta ondoren emanaldiari ekingo diogu. Gipuzkoako eta Bizkaiko dantzak ikusi ahal izango dira, zehazkiago, ondoren zerrendatzen direnak.
Gipuzkoa:
- Jaunaren aurreko ezpata dantza
- Zinta dantza
- Uztai txikiena
- Dantza soltea
Bizkaia
- Gorulari
- Binangoa
- Ezpata Joko Nagusia
- Arratiako Jota eta Porrua
- Kalejira
Idatzi artikulu bat