
Erromeria Elgoibarren San Pedro egunean, 1956-06-29 CC BY-SA: Ojanguren, Indalecio - GureGipuzkoa.net
Idotorbe edo San Pedro auzoan osatutako soka-dantzen berririk lortu ez dugun arren, urte luzetan izan da hura ere dantza eta erromerien lekuko. Ezagunak dira adibidez 1948tik 1957ra bitartean San Pedro jaien baitan antolatzen ziren dantza txapelketak. Azken urteetan ere hainbat emanaldi antolatu izan dira inguruko taldeen eskutik.
Aurten berriro ere dantza presente egongo da Idotorben. Asteburuan ospatuko dituzte jaiak bertan, eta egitarauaren barruan, domekako 10:30etako meza ostean, Haritz dantza taldeko kideek eta hainbat auzotarrek elkarlanean osatuko dugu soka-dantza. Berri pozgarria, beraz, dantzarentzat eta auzotarrentzat, eta luzaro iraun dezala sokak, auzotarren lotura josiz!
Erantzunak
Bertan egon giñen Kepa eta biok. Zorionak bion partez. Adoz egon giñen pentsakeran; gauza sentziloak, eta ondo eiten direzenean, ondo baiño hobeto urtetan dabie.
ZORIONAK!!!
Nork: Mikelue.2012/07/02 18:48:19.386000 GMT+2
Nork: Haritz.2012/07/05 10:38:16.098000 GMT+2