Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/03/01 21:46:59.583 GMT+1

Borja joan zaigu

Miloi bat aldiz egina izango zuen San Migel eta Elgoibar arteko errebueltaz betetako bidea, gora eta behera, motorrean, baina gaur goizean, errebuelta horietako batean istripua izan du eta hil egin zaigu Borja Uzuriaga. 25 urte zituen.

Hitzik gabe gauden honetan Jael-ek bertsotan jarri die doinua gure sentipenei:

MALKO TANTARIK EZ BOTATZEA

NAHIZ ETA OSO ZAILA DAN

POZIK GOGORATUKO ZAITUGU

DUDA IZPIRIK EZ IZAN


DANTZARI FINA, BIHOTZ HOBEA

BETI BESTEEI LAGUNTZEN

IRRIFARRE BAT ATERA ZAIGU

HORI DANA GOGORATZEN


EZ EGIN NEGAR GALDU DELAKO

NAHIZ ETA MAITEA DUGUN

EZAGUTZEAZ POZIK GAUDE GU

IKUSIARTE TXAPELDUN


AGURRIK EZ, GEROARTE

Hiletak martxoaren 3an, asteartean, arratsaldeko 19.00etan, Elgoibarko San Bartolome elizan egingo dira.

Borjaren zenbait argazki ikus daitezke segidan.









Sagardotegian, bere abilidadeetako bat erakusten: intxaurrak bekokiarekin apurtzen zituen!


Hortxe bai gustora, neska artian!!!




Sanmigeldarrak San Migelen emanaldi hasierako Agurra egiteko prest Borja buru dela.

Nork: Haritz.2009/03/01 21:46:59.583 GMT+1
Etiketak: borja | Permalink | Erantzunak (10) | Errenferentziak: (0)

2009/01/15 09:52:36.320 GMT+1

“Apur batean Soka Dantza” argazki erakusketa

Iñaki San Martin "Soarte" argazkilariak,  “Apur batean Soka Dantza” argazki erakusketan dantza eta argazkia uztartu ditu.
Gure dantza taldea da erakusketa honen protagonista. Izan ere, abuztuaren 24an, San Bartolome Egunean egiten dugun Soka Dantzako argazkiak dira nagusi bilduma honetan.

Urretxuko Juan de Lizarazu erakustokian egongo da ikusgai uratrrilaren 16tik otsailaren 1era arte. Baina hala ere, Euskal Herriko herri gahiagotan ere erakusteko asmoa dauka.



Nork: Haritz.2009/01/15 09:52:36.320 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2008/12/23 16:16:43.196 GMT+1

Plazara dantzara

Izenak dioen moduan, PLAZARA DANTZARA gonbidatu nahi ditugu herritar guztiak datorren larunbatean, abenduak 27 ospatuko dugun erromeriara. Arratsaldeko 18:00tan izango da Plaza Handian eta edonork parte hartu dezake. Gero eta gutxiago dira horrelako erromerietan parte hartzen dutenak, beraz, Haritz Euskal Dantzari Taldetik jende guztia animatu nahi dugu bertan parte hartzera. Larunbatekoa ez baita dantza taldearen ikuskizun bat, edonork parte hartzeko ekintza bat da.

Eta hemen behean ikusi ahal izango duzue Aitor Lauzirikak grabaturiko bideo bat, non buruko zapia nola jarri, edota abarkak nola lotu irakasten den, besteak beste. Horrela, Gabon Zahar Ferian baserritar erroparekin ez janzteko arrazoirik ez duzue izango! Animatu!


Nork: Haritz.2008/12/23 16:16:43.196 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/11/13 18:14:09.064 GMT+1

"Superhumans", "Saria bete dantza" eta "Axeri Boda"

Asteburu honetan, emanaldiz gainezka egongo gara. Hasteko larunbatean, azaroak 15,  Estatu Batuetako "Superhumans" telebista saioaren grabaketa dela eta Haritzekoek ongi etorria egingo diegu Elgoibarko Plaza Handian, dantzaldi batekin. Craig eta Paul Pumphrey anaiak dira show honetako bi protagonista indartsuak. "superhumans" programa milioika ikuslerengana iristen da, eta oso arrakastatsua da Estatu batuetan. Saio honetan, borroka arteekin zerikusia duten kirolari handiak omentzen dituzte. Gure dantza saioa, goizeko 10:30etan, hasiko da, 11:30ak arte. Ondoren herri kirolen txanda izango da.

Arratsaldean aldiz, Eibarko Kezka dantza taldea sortu zenetik 50 urte betetzen direla ospatzeko, Haritz EDT-k Eibarko Coliseoan 19:00etan ospatuko den "Saria bete dantza" jaialdian parte hartuko du, Donostiako "Argia", Galdakaoko "Andra Mari", Iruñeko "Duguna" eta Añorgako "Arkaitz" dantza taldeekin batera.
           
                                         


Domekan, azaroak 16, Haritzekoek, Juan Antonio Urbeltz-en "Axeri Boda" ikuskizunean parte hartuko dute, Andoaingo Bastero Antzokian arratsaldeko 19:30etan.


Nork: Haritz.2008/11/13 18:14:09.064 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/07/24 11:28:08.617 GMT+2

Elgoibarko Nazioarteko XXII. Folklore Jaialdia

Gaur ospatuko da Elgoibarko Nazioarteko XXII. Folklore Jaialdia. Aurtengoan, Turkiako "Gehem" eta Irlandatik etorritako "Absolutely Legless" taldeak arituko dira Elgoibarko Haritz dantza taldearekin batera.

Jaialdia, gaueko 22.30etan hasiko da Elgoibarko Olaizaga Polikiroldegian eta sarrerak, Txankakuako dendetan daude salgai 5€tan eta 3€tan 14 urtez beherakoentzat, jubilatuentzat eta gazte Txartela dutenentzat. Hala ere, sarrera gabe gerturatzen direnek ere aukera izango dute kiroldegian bertan erosteko.


    


Haritz Euskal Dantzari Taldeak, XXII. Elgoibarko Nazioarteko Folklore Jaialdian, Nafarroa eta Nafarroa Behereko dantzak eskainiko ditu aurten.
Lehenengo zatian, Auritze-Burgeteko Ingurutxoa ikusi ahal izango da,Nafarroako iparraldeko hainbestetako bat, eta izena koreografia biribilagatik hartzen du. Pañolo-dantza, Andredantzak, Jota, Inguru-dantza eta Ezkila-fraile zatiek osatzen dute ingurutxoa.
Bigarren zatian berriz, Haritzek Nafarroa Behereko Inauteria eskainiko du. Bere jatorrian Pazko-igandean antzezten da. Dantza ezberdinek osatzen dute, hala nola, Martxa, Ahuntza eta Segidak, 1. eta 2. kontradantza, 3. eta 4. kontradantza, Sorginak, Euskaldunak, Kadrille eta Dantza Luze.
Haritzek, dantza hauek Donostiako Argia, Portugaleteko Elai-Alai eta Galdakaoko Andra Mari taldeen laguntza estimagarriarekin ikasi zituen.

Gehem ikasle taldea, 1965.urtean sortu zen eta 16 eta 25 urte bitarteko 6 musikari eta 32 dantzarik osatzen dute. Taldeak nazioarteko jaialdi ezberdinetan parte hartu du: Canada, China, Taiwan eta Europan.
Bere egoitza Ankaran du, baina herrialdeko eskualde ezberdinetan ordezkatzen ditu. Beraien errepertorioan Turkiako hainbat eskualdetako jantzi eta dantzak erakusten dituzte. Programako dantzarik erakargarrienetako bat, biretan oinarritutako dervisehes (sema) dantza da, baina beste dantza batzuk ere egiten dituzte. Musikariek Davul, Kemence (bibolin txiki bat),Daburka, Saz, Kanun eta Zurna bezalako instrumentu tradizionalak erabiltzen dituzte.

Absolutely Legless irlandar dantza talde bat da, musikari eta dantzari adituek 1997an Edinburgon osatutakoa. Talde zirraragarri honek, emanaldi berritzaile eta erakargarrien ospea lortu du mundu guztian zehar.
Irlandako zapateado gogor eta leunaren tradizioetan inspiratuta, dantza originalak egiten dituzte era lasai eta informalean, baina beraien sustraiak ahaztu gabe. Dantzariek zapateado leunaren xarma konbinatzen dute, zapateado gogorrak duen boterea eta zehaztazun erritmikoarekin.
Talde honek ezin hobeki uztartzen ditu, irlandar dantzarentzat doinu eta erritmo oroitarazleak. Txirulak eta gitarra erabiltzen dituzte, nahiz eta ukitu tradizionaleko moldaketa berriak ere sartzen dituzten.

Nork: Haritz.2008/07/24 11:28:08.617 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/07/16 16:24:23.971 GMT+2

Mostra de Folklore Penedes‏‏


Uztailaren 18,19 eta 20an Mostra de Folklore Penedes-en hartuko dugu parte. Eibarko Kezka dantza taldearen laguntzarekin batera arituko gara Katalunian dantzan eta baita Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolako ikasleen laguntzarekin ere. Elgoibarko Udal Txistulari Bandako txistulariak eta Felix eta Eider trikitilari eta pandero joleak arduratuko dira musikaz.

Hirugarren urtea da jada jaialdi honetan parte hartzen dugula, izan ere, pasa den bi urteetako edizioetan ere dantzan aritu gara bertan.



Honako hauek dira aurten Haritzekoekin batera parte hartuko duten taldeak:

* HARITZ EUSKAL DANTZARI TALDEA
* ASOCIACION MUNICIPAL DE COROS Y DANZAS DE PELIGROS (GRANADA-ANDALUCIA)
* ARTE DE ARAGON (ZARAGOZA-ARAGON)
* LOS JATEROS DE FREGENAL DE LA SIERRA (FREGENAL DE LA SIERRA-EXTREMADURA)
* ASOCIACION CULTURAL Y FOLKLORICA (SANTA CRUZ DE TENERIFE-ISLAS CANARIAS)
* DANZAS BURGALESAS JUSTO DEL RIO (BURGOS-CASTILLA Y LEON)
* ESBART DANSAIRE SAT JULIA (L´ARBOC DEL PENEDES-CATALUNYA)
* ESBART VILA DEL VENDRELL-LA LIRA (EL VENDRELL-CATALUNYA)

Uztailaren 18an, La Bisbal del Penedés herrian dantzatuko dugu. Bertan, Soka-dantza, Gipuzkoako dantzak, Neskatxen Esku-dantza, dantza-soltea eta Bizkaiko dantzak eskainiko ditugu.
Uztailaren 19an, goizean, El Vendrell herrian, jaialdian parte hartzen dugun talde guztiek kalejira bat eskainiko dugu. Arratsaldean, meza bitartean, pieza bat dantzatuko dugu, eta azkenik, gauean, Cubelles herrian, talde bakoitzak 15 minututako saioa burutuko dugu, guk, Luzaideko inauteriak plazaratuko ditugularik.
Uztailaren 20an, azken emanaldia burutuko dugu arratsaldez, El Vendrell-eko ramblan. Hemen ere, aurreko egunean Cubelles-en egin bezala, Luzaideko inauteria ikusi ahal izango da.

Honako hau da plazaratuko digun dantzen egitarau zehatza:

MOSTRA DE FOLKLORE PENEDÈS 2008 : UZTAILAK 18. LA BISBAL DEL PENEDÉS.
* Soka Dantza.
* Gipuzkoa.
      - Ereserkia
      - Kontrapas
      - Jaunaren aurreko Ezpata Dantza
      - Uztai Handiena
      - Buruzagia
      - Brokel Makilena jokoa
      - Makil Handiena jokoa
      - Zinta Dantza
      - Uztai Txikiena
* Neskatxen Esku Dantza
      - Punta Motz
      - Ormatxulo
      - Txakolin
      - Alpargata
* Dantza Soltea
* Bizkaia.
     - Ezpata Joko Nagusia
     - Txontxongiloa
     - Durangaldeko Erregelak
     - Makil Jokoa
     - Binangoa
     - Arratiako Jota eta Porrua

MOSTRA DE FOLKLORE PENEDÈS : UZTAILAK 19. CUBELLES.
* Luzaideko Inauteria.
    - Martxa
    - Ahuntza eta Segidak
    - Martxa
    - 1. eta 2. kontradantzak
    - Sorginak
    - Euskaldunak
    - Kadrille
    - Dantza Luze

MOSTRA DE FOLKLORE PENEDÈS 2008: UZTAILAK 20. EL VENDRELL
* Luzaideko Inauteria:
    - Martxa
    - 1. eta 2. kontradantzak
    - 3. eta 4. kontradantzak
    - Sorginak
    - Euskaldunak
    - Kadrille
    - Dantza Luze

Nork: Haritz.2008/07/16 16:24:23.971 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/15 13:24:53.209 GMT+2

Trinitateak

          Datorren zapatuan, maiatzaren 17an, Trinitateak direla eta dantza saio bat izango da Plaza Handian arratsaldeko 5etan (euria eginez gero Ikastolako frontoian). Ikuskizuneko protagoninstak, Elgoibarko Musika eta Dantza Eskolako umeak izango dira. Eta azken aktuazio moduan, Haritz Euskal Dantzari Taldea arituko da.

 

          Ondoren zerrendatutakoak dira ikusi ahal izango diren dantzak:

 

1. maila            MAKIL DANTZA

 

2. maila            neskak             ARKU DANTZA

                        mutilak            AGINTARIENA / TXONTXONGILO

 

3. maila            neskak                         IAUZIA

                        mutilak (8-9 urte)         AGURRA

           

4. maila            neskak             GIPUZKOAKO ZINTA DANTZA

 

5. maila            neskak             TXAKOLIN SOINU ZAHARRA eta JOKUA

                                                MAKIL TXIKI

                        mutilak            BANAKO

 

6. maila            neskak             LAGUARDIAKO PASEOA

                                                BERZIJANAKO AMAREN KATE DANTZA

                                                ELTZIEGOKO JOTA             

                        mutilak            BINAKO

 

7. maila            neskak             KASKARROTZ

                                                SALTOKAKO ZORTZIKOA

                                                PUNTA MOTZ

                                                (Arantza Ferreiro – Itziar Aldalur)

                        mutilak            DESAFIOA

                                                SOINU ZAHARRA (Julen Conde)

 

8. maila            BOASTITZEA

                        ERRIBERA SOINU ZAHARRA

 

9. maila            BOASTITZEA

                        ERRIBERA SOINU ZAHARRA

                        FANDANGO eta ARIN-ARIN

 

10. maila          UZTAI HANDI (4 nagusi)

                        FANDANGO eta ARIN-ARIN

 

 

Haritz Euskal Dantzari Taldea            KORTES

 

 

Nork: Haritz.2008/05/15 13:24:53.209 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/25 09:32:40.653 GMT+2

Gaztelako euskaldunak

Pasa den asteburuan, apirilaren 19 eta 20an, Haritz dantzari taldea gaztelako lurretan aritu zen dantzan, Valladolideko Gure Txoko euskal exearen gonbita onartuz.  

Badugu dantza taldean, dantzari fina izateaz gain, idazle trebea ere den Mikel Olaizola. Eta elgoibarren.net txokoan duen blogean, bidaia honen inguruan zenbait lerro idatzi ditu. Jendearen erantzun hona ikusita, gurera ere ekartzea ideia polita da.  

Mikel, zure baimenarekin, "Gaztelako euskaldunak" lapurtu eta dantzari guztiei testu bikain hau irakutzeko aukera emango diegu.

                    

                                       Gaztelako euskaldunak

 

            Asteburuan Valladoliden izan naiz Haritz dantza taldearekin dantzan. Bertako Euskal etxeak gonbidatuta, asteburu bikaina pasa dugu. Eta konturatu naiz, guretik urrun egonda euskaldun izaten jarraitzen dutenek sekulako meritua dutela. Diasporako euskaldunak, eutsi gogor!

            Hankaluze izateak baditu bere desabantailak ere, ez pentsa dena arrosa kolorekoa denik. Familia bazkari bat egitean beti esango dizute “orain ere hazi egin haiz, laster sabaia igo beharko diagu”, “aita pasa duk eta!”, “zenbat, 2 metro jada bai?” edo horrelakoren bat. Arropak aurkitzeko orduan ere arazoak izaten ditut nik behintzat, badirudi ez naizela neurri estandarretan sartzen. Baina, autobus bidaiak dira niretzat sufrikario handienak.            

            Eserleku batetik besterako tarte txikian hankak sartzea ezinezko egiten zait askotan, eta tetrisa egin behar izaten dut nire gorputzarekin.  Gainontzean, gustuko ditut autobus bidaia luzeak; lagunarteko elkarrizketak eta paisaia ezezagunak. Azken urtebetean gainera, hainbat bidaia egiteko aukera izan dut Haritz dantza taldearen espedizioen baitan: Cheste, El Vendrell, Bartzelona … Asteburu honetan berriz, Valladoliden izan gara dantzan, bertako Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta.             

            Bidaia ez zitzaidan egin uste bezain gogorra, bi eserleku hartzeko pribilegioa izan bainuen. Leihotik begira; iritsi bitarte, kolore desberdinak nahasten ziren urruneko paisaietan, mosaiko marroi-berdeak osatuz. Gaztela zabalean,  lautadak amaigabe bihurtzen dira, tartean herri txiki marroiek bizitza ematen dietelarik. Helmugara iritsi baino lehen berriz, Dueñas dago, Palentzian. Bertan dago, La Moraleja, eta ez naiz ari Isabel Pantoja bizi den auzoaz. Seguru batek baino gehiagok badakiela zertaz ari naizen, bai bederen han egon behar ez lukeen mendaroar batek eta bere familiak. Eta moraleja? Ba, Ruperrek zioen moduan, euskaldun izatea zaila dela eta hobe dela munduko hiritar izatea.         

            Valladoliden ordea, are zailagoa da euskalduna izatea.  Horren gertu egon arren, zenbat kostatzen zaigun elkar ulertzea gaztelar eta euskaldunoi! Bi herri, bi mundu eta bi irudi; guk haiekiko duguna eta haiek gurekiko.  Baina leku denetan egoten dira estereotipoetatik ihes egiten duten “arraroak”,  paisaia grisean lekuz kanpo dauden koloreak.                     

            Eta, beren etxetik urrun egon arren, Valladolideko euskaldunek beren koloreak mantendu dituzte, ez dute direna ahaztu. Txokoko hormetan morriñaz jantzitako koadroak: ikurriña, Gernikako Arbola, paisaia berde bukolikoak … Horregatik, kili-kili berezi bat sentitu nuen barnean emanaldia bukatu eta denak txaloka hasi zirenean. Momentu batez beren lurrean daudela sentiarazteak soilik merezi ditu entseguetan botatako izerdiak.           

            Etxera itzulita, barnean geratuko zaizkigu oroitzapen gozoak. Ziur hemendik tarte batera, batek baino gehiagok esango diogula elkarri: “oroitzen al haiz Valladolidera egindako bidaia hartaz?” Horrelako gauzak ez baitira ahazten inoiz.  Plazer handi bat izan da.

 

Nork: Haritz.2008/04/25 09:32:40.653 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/02/22 18:23:28.613 GMT+1

Axeri bodaren estreinaldia Arriagan

Datorren igandean, otsailaren 24an Haritz Euskal Dantzari taldeak, "Axeri boda" deituriko Juan Antonio Urbeltzen ikuskizun berrian hartuko du parte. Juan Antonio Urbeltzek eta Argia dantza taldeak prestatu duten espektakuloaren estreinaldian, Añorgako dantzariak, Iruñako Duguna dantza taldea eta Eibarko Kezka Dantza taldea ere arituko dira. Estreinaldia Bilboko Arriaga antzokian izango da arratsaldeko 20:00etan. 

 

 

“Nahiz eta Axeri-dantza Gipuzkoako eta Bizkaiko tradizio zaharra izan, Inauteri honetara ekarri gaituen arrazoia euskal sinesmen zahar bat, esaera zahar bat, Japonian, Akira Kurosawa-k “Los sueños” filmera eraman zuen ideia berdinekin lotu nahi izana izan da (“Konna yume wo mita” edo “Dreams”).
Euskal Herriko eta Japoniako ipuin zaharrek diote euria eta eguzkia egiten duenean azeriek euren ezkontzak ospatzen dituztela. Horregatik klimatologia berezi horri “Axeri-boda” edo “boda de zorros” deitzen zaio.
Eguraldi horretan ortzadarra ateratzen da eta, horren oinarrian, azeriek euren ezkontzak ospatzen dituzte eta, jakina, musika eta dantza festan funtsezkoak dira.”
 
Testu honekin, Juan Antonio Urbeltz antropologiak eta folkloristak bere azken ikuskizuna aurkeztu du.

Haritz Euskal Dantzari Taldeak orain dela 20 urte hasi zuen bere lotura Argia dantza taldeakin. Eta urte hauetan guztietan, Juan Antonio Urbeltzen espektakuloetan parte hartu du, hala nola, Zortziko, Alakiketan, Kondharian, Pas de Basque eta orain Axeri Bodan.

 

Nork: Haritz.2008/02/22 18:23:28.613 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/12/27 12:30:32.033 GMT+1

Euskal jantzi tradizionalei buruzko erakusketa

Euskal Jaien Mendeurrenari bukaera borobila emateko, Haritz Euskal Dantzari Taldeak euskal jantzi tradizionalei buruzko erakusketa antolatu du.

Klik haundi ikusteko

Erakusketa, abenduaren 19tik urtarrilaren 3ra bitartean egongo da zabalik Elgoibarko Kultur Etxeko erakusketa gelan. Bi helburu ditu erakusketa honek, alde batetik, Euskal Herriko txoko desberdinetako jantziak erakustea, eta bestetik, Gabon Zaharretako feria egunean herritarrak euskal jantzi tradizionala erabiltzera animatzea.

Erakusketa, astelehenetik ostiralera bitartean egongo da zabalik, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara. Eta Igandetan, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara ere irekiko da.

Klik haundi ikusteko

Buruko zapia, gerrikoa eta abarkak nola jantzi ikasteko tailerra

 Abenduaren 27an, eta gorago aipaturiko helburuak betetzeko asmoz, tailer bat antolatuko da, buruko zapia, gerrikoa eta abarkak nola jantzi ikasteko.

Tailer hau arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara izango da, Elgoibarko Kultur Etxeko erakusketa gelan.

 

Nork: Haritz.2007/12/27 12:30:32.033 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak