Dantzan.com blog komunitatea

Santa Kurutz eta Letaniak
Pasa den asteburuan ospatu dira Santa Kurutzeko jaiak Euskal Herriko hainbat herritan, eta tartean Eibarko Santa Kurutzeko auzoan ere bai. Honekin batera, Eibarko Arrate auzoan, urtero bezala, letaniak ospatu dira. Usartza txistulari taldeko kideak izan ditugu bietan dantzariei musika jartzen.

Igandean, maiatzaren 4an, 11tako mezaren ostean egin genuen Santa Kurutzeko auzotarrekin osatutako soka-dantza. Aurreskularia Aiert Ibarbia izan zen eta atzeskularia Ander Fernandez. Zerbitzari lanetan Unai Agirre eta Luken Aranburu aritu ziren.

Letaniak Arraten

Igandean baita ere, eta ordu berean, Arraten Letaniak ospatu ziren. Aurten gainera, Arrateko Ama Birjina berriztuaren irudia erakutsi zitzaien eibartarrei. Prozesioan Ama Birjinaren ondoan izan zen Enrike Izagirre eta ohi bezala agurra dantzatu zion Ama Birjinari santutegira itzultzean.

Soka-dantza Santa Kurutzen 2008 [argazkiak]

Letaniak Arraten 2008 [argazkiak]

Eskerrik asko Urki
Santa Kruz eguna ospatu zuten atzo Andoainen urtero legez. Urterokoa ez dena -eta hemendik aurrera hala izatea espero duguna- Urki dantza taldeak egindako ezpata-dantza da. Iñaki Arregi eta Juan Antonio Urbeltz Argia dantza taldeko zuzendariaren eta koreografoaren laguntza izan dute horretarako. Bertan parte hartzeko ohorea izan nuen.

Hogei urte bete ditu Urkik aurten eta haurren talde gisa hasi zenak egindako bide luzea ikusi ahal izan genuen atzo ermita ondoko zubi gainean. Jakina, halako emaitza lortzko beltz egin dute lan Carmen Rodriguezek, Jokin Otamendik, Josema Setienek, Aitor Amutxastegik eta Begoñak (abizenik ez dut gogoan).

Zorionak eta eskerrik asko!

Badatoz jai eta ekitaldiak
Badatoz gure herriko Jaiak eta hauekin batera, urteko ekintza-sorta on bat abiatzen zaigu:

<?xml:namespace prefix = o ns = "urn:schemas-microsoft-com:office:office" /><o:p></o:p>

-         MARIREN JAITSIERA: datorren ostiralean 20:00etan egingo dugu azken ensaioa Plaza azpian eta 22:00etan elkartuko gara Plazan bertan. Iaz parte hartze errekorra hautsi genuen 100 dantzaritik gora bilduz eta aurten gehiago izango garela kalkulatu dugu, egindako ensaioen arabera. (Berri gehiago, iazko Beasaingo Jaietan: Mariren jaitsiera hamaseigarrenez ).

<o:p></o:p>

-         AGINTARIEN SOKADANTZA: datorren igandean 4ean ospatuko du herriko Udalbatzak legegintzaldi honetako lehena, zinegotzi berrien estrainaldiarekin. (Berri gehiago, iazko Beasaingo Jaietan: agintarien dantza-soka hamargarrenez )

<o:p></o:p>

-         HELDUEN SOKADANTZA: urteroko moduan, hurrengo asteartean, maiatzak 6, 19:00etan.

<o:p></o:p>

-         TALOEN SALMENTA eta TXOZNA: Taloak Igandean, maiatzak 4, egongo dira Zubimusu plazan, arratsaldeko 17:00tatik 22:00etara. Txozna, jai guztietan zehar, Txoznen gunean.

<o:p></o:p>

Gainera, astelehena 5ean eta asteartea 6ean, herriko haurrek San Martinen Prozesioan dantzatuko dute Loinazko Ezpata-dantza, eta herriko plazan Haurren sokadantza (berri gehiago iazko Beasaingo Jaietan: Loinazko ezpata-dantza aspaldidanik); eta igandea 11n, Dantza-Topaketa Ostadar taldearen eskutik.

Eta Jaien ondoren ez dugu hartuko atsedenik:

<o:p></o:p>

-         SANJOANETAKO NESKATXEN ESKUDANTZA: aurten lehenengo aldiz, San Joan bezperako suan Ostadar eta Aurtzakako neskatxa gazteek Eskudantza berri hau aurkeztuko digute.

-         IGARTZAKO DANTZARIAK: irailaren 14an izango da aurtengo hitzordua, eta ekainerako egingo dugu deialdia prestaketak hasteko.

<o:p></o:p>

Bi azken ekitaldi hauen berri Jaiak pasatakoan emango dugu modu zabalago eta zehatzagoan. Bitartean, ondo-ondo pasa denok.

Gaztelako euskaldunak
Pasa den asteburuan, apirilaren 19 eta 20an, Haritz dantzari taldea gaztelako lurretan aritu zen dantzan, Valladolideko Gure Txoko euskal exearen gonbita onartuz.

Badugu dantza taldean, dantzari fina izateaz gain, idazle trebea ere den Mikel Olaizola. Eta elgoibarren.net txokoan duen blogean, bidaia honen inguruan zenbait lerro idatzi ditu. Jendearen erantzun hona ikusita, gurera ere ekartzea ideia polita da.

Mikel, zure baimenarekin, "Gaztelako euskaldunak" lapurtu eta dantzari guztiei testu bikain hau irakutzeko aukera emango diegu.

Gaztelako euskaldunak

Asteburuan Valladoliden izan naiz Haritz dantza taldearekin dantzan. Bertako Euskal etxeak gonbidatuta, asteburu bikaina pasa dugu. Eta konturatu naiz, guretik urrun egonda euskaldun izaten jarraitzen dutenek sekulako meritua dutela. Diasporako euskaldunak, eutsi gogor!

Hankaluze izateak baditu bere desabantailak ere, ez pentsa dena arrosa kolorekoa denik. Familia bazkari bat egitean beti esango dizute “orain ere hazi egin haiz, laster sabaia igo beharko diagu”, “aita pasa duk eta!”, “zenbat, 2 metro jada bai?” edo horrelakoren bat. Arropak aurkitzeko orduan ere arazoak izaten ditut nik behintzat, badirudi ez naizela neurri estandarretan sartzen. Baina, autobus bidaiak dira niretzat sufrikario handienak.

Eserleku batetik besterako tarte txikian hankak sartzea ezinezko egiten zait askotan, eta tetrisa egin behar izaten dut nire gorputzarekin.  Gainontzean, gustuko ditut autobus bidaia luzeak; lagunarteko elkarrizketak eta paisaia ezezagunak. Azken urtebetean gainera, hainbat bidaia egiteko aukera izan dut Haritz dantza taldearen espedizioen baitan: Cheste, El Vendrell, Bartzelona … Asteburu honetan berriz, Valladoliden izan gara dantzan, bertako Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta.

Bidaia ez zitzaidan egin uste bezain gogorra, bi eserleku hartzeko pribilegioa izan bainuen. Leihotik begira; iritsi bitarte, kolore desberdinak nahasten ziren urruneko paisaietan, mosaiko marroi-berdeak osatuz. Gaztela zabalean,  lautadak amaigabe bihurtzen dira, tartean herri txiki marroiek bizitza ematen dietelarik. Helmugara iritsi baino lehen berriz, Dueñas dago, Palentzian. Bertan dago, La Moraleja, eta ez naiz ari Isabel Pantoja bizi den auzoaz. Seguru batek baino gehiagok badakiela zertaz ari naizen, bai bederen han egon behar ez lukeen mendaroar batek eta bere familiak. Eta moraleja? Ba, Ruperrek zioen moduan, euskaldun izatea zaila dela eta hobe dela munduko hiritar izatea.

Valladoliden ordea, are zailagoa da euskalduna izatea.  Horren gertu egon arren, zenbat kostatzen zaigun elkar ulertzea gaztelar eta euskaldunoi! Bi herri, bi mundu eta bi irudi; guk haiekiko duguna eta haiek gurekiko.  Baina leku denetan egoten dira estereotipoetatik ihes egiten duten “arraroak”,  paisaia grisean lekuz kanpo dauden koloreak.

Eta, beren etxetik urrun egon arren, Valladolideko euskaldunek beren koloreak mantendu dituzte, ez dute direna ahaztu. Txokoko hormetan morriñaz jantzitako koadroak: ikurriña, Gernikako Arbola, paisaia berde bukolikoak … Horregatik, kili-kili berezi bat sentitu nuen barnean emanaldia bukatu eta denak txaloka hasi zirenean. Momentu batez beren lurrean daudela sentiarazteak soilik merezi ditu entseguetan botatako izerdiak.

Etxera itzulita, barnean geratuko zaizkigu oroitzapen gozoak. Ziur hemendik tarte batera, batek baino gehiagok esango diogula elkarri: “oroitzen al haiz Valladolidera egindako bidaia hartaz?” Horrelako gauzak ez baitira ahazten inoiz.  Plazer handi bat izan da.

ADDEko bazkide egin naiz
Asociacion de Danza – Dantza Elkartea da ADDE, Euskal Herriko Dantza Elkarte Profesionala. Dantza alor desberdinetatik jorratzen duten kideak biltzen ditu elkarte honek: dantzariak, sortzaileak, kudeatzaileak, irakasleak… eta dantza mota desberdinetako kideak biltzeko asmoarekin sortu da. Dantza garaikide eta klasikoko jendeak bultzatu du, baina uste dut dantza tradizionalean gabiltzanok ere parte hartu beharko genukeela elkarte horretan.

Zergatik?

Badira hilabete batzuk martxan jarri zela ADDE eta luzaroan hausnartu dut elkarte berri horretan izena eman ala ez. Euskal Herrian dantza desegituratuta dago, elkarte gutxi eta ahulak ditugu, eta horrek ez du batere laguntzen dantzaren egoera kaskarra iraultzen. Beste eskualde batzuetan elkarte sendo bat izateak asko lagundu du sektorea bera dinamizatzeko orduan.

Orain arte ezagutu ditudan elkarte gehienak sektorearen alderdi zehatz bati begiratzen zioten. Batzuk dantza tradizionala, edo garaikidea, edo klasikoa soilik hartzen zuten kontuan. Beste batzuk lurralde zehatz batera mugatzen ziren, Gipuzkoara bakarrik, edo Arabara…

ADDEk muga guzti horiek gainditzeko borondatea erakutsi du. Euskal Herri osoa izango du jarduera esparru eta dantza mota guztiak hartuko ditu kontuan. Beraz, hau ez da gai zehatz baten inguruan jarduteko elkarte bat, hau DANTZAREN ELKARTEA da, hitz larriz. Horrelako baten beharra geneukan eta uste dut elkarte hori indartzeko modua bertan egotea dela.

Ez da bateraezina

Elkarte batean egotea ez da oztopo beste batean ere egoteko. Nik Eibarko Kezka dantza taldean egiten dut dantza, baina Argia eta Haritz taldeetan ere bai (ahal izan dudanean behintzat). Ikerfolk elkartearen dinamikarekin bat egiten dut eta Euskal Dantzarien Biltzarreko kide naiz Kezka dantza taldearen bidez. Baina, horiez gain, orain Euskal Herriko Dantza Elkarte Profesionaleko kide naiz. Onartu baldin banaute behintzat ;-)

Profesionala?

Elkarte Profesionala dela dio ADDEk bere aurkezpenean. Horrek zer pentsatua eman dit luzaroan. Dantzaren alorreko profesionalen elkartea dela esan nahi du horrek? Zer da dantzaren profesionala izatea? Dantzatik bizitzea bada, uste dut oso gutxi izan daitezkeela hemen eta orain dantzaren profesionalak. Baina dantzatik baino dantzarako bizi gara hemen asko, eta uste dut hori baino profesionalagorik ez dagoela. Nire iritziz dantzari begira bizi garenak, dantza gure lehentasuna, gure bokazioa eta gure interesgune nagusia dugun guztiok gara ADDEko kide izateko egokiak.

ADDE behar dugu

Euskal Herriko dantzari eta dantzazaleok denok batuko gaituen dantza elkarte bat behar dugu. Eta hori ADDE izan daitekeela uste dut. Horregatik eman dut izena Euskal Herriko Dantza Elkarte Profesionalean.

Utah-koen bisita telebistan
Utah-ko Unibertsitatetik Euskal Herrira dantzak ikastera etorri izanak jakinmina piztu zuen komunikabideetan eta besteak beste telebistatik ere zenbait dei jaso genituen. ETBko Postdata eta albistegietan eskaini dira erreportajeak eta bideo horiek ekarri ditugu hona.

Xabier Zaldua etorri zitzaigun Postdatatik eta programak irauten dituen hiru minutuei zukua ateratzeko ahalegin berezia egin zuen.

<object height="355" width="425"><param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/PI_PAjUSZkY&hl=en"><param name="wmode" value="transparent"><embed src="http://www.youtube.com/v/PI_PAjUSZkY&hl=en" type="application/x-shockwave-flash" wmode="transparent" height="355" width="425"></object>

Albistegietarako erreportajea prestatzera Amaia Usandizaga etorri zen kamerari eta soinu teknikariak lagunduta. Gaur Egunen eskainitakoa hemen:

<object height="355" width="425"><param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/nvMKw2sAp-4&hl=en"><param name="wmode" value="transparent"><embed src="http://www.youtube.com/v/nvMKw2sAp-4&hl=en" type="application/x-shockwave-flash" wmode="transparent" height="355" width="425"></object>

Teleberrin ere eskaini zuten Amaia Usandizagak prestatutako erreportajea. Vanessa Sanchez aurkezleak eman zion sarrera erreportajeari, eta oker ez bagaude, Vanessa bera ballet dantzaria izana da.

<object height="355" width="425"><param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/0aGOzLlmrTU&hl=en"><param name="wmode" value="transparent"><embed src="http://www.youtube.com/v/0aGOzLlmrTU&hl=en" type="application/x-shockwave-flash" wmode="transparent" height="355" width="425"></object>

Hona hemen Teleberriko bideoa.

<object height="355" width="425"><param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/s41liTqujM4&hl=en"><param name="wmode" value="transparent"><embed src="http://www.youtube.com/v/s41liTqujM4&hl=en" type="application/x-shockwave-flash" wmode="transparent" height="355" width="425"></object>

50 urte dantzan… eta jarraitzeko prest
Arrateko zelaian soka-dantza eginez ospatu dugu Kezka dantza
taldeko kideok Klub Deportiboko dantza taldearen 50. urteurrena.

1958ko apirilaren 13an egin bezala, 50 urte beranduago, Eibarko Klub Deportiboko dantza taldeak Arraten egin du emanaldia. Eguraldi iragarpenak ez ziren onak, baina espero baino giro hobea egin du Arraten eguerdirarte.

Eguerdiko 13.00ean, Kezka dantza taldeko dantzariak Arrateko zelaira atera gara eta soka-dantza dantzatu dugu. Lehenengo soka mutilek atera dute, eta desafio eta neskeri dantzatuta agurraren ondoren, bigarren soka neskek atera dute zelaira. Kezkako txistulariak, Andoni Altzibar, Iñaki Barua eta Felix Elortza, aritu dira musikari lanetan. Bukatzeko Adolfo eta Inmaren trikitixaren doinura egin dugu fandango eta arin-arina. Azken kalejira eta denok bazkaltzera!

Soka-dantza(k) Arraten 50. urteurrenean [argazkiak]

Iñaki Sagardoi, Hernanin txapeldun!
Dantzari buruz aritzen gara gehienetan, musikariei merezi duten arreta
eskaini gabe, ziuraski. Baina batzuetan haietaz hitzegitea, beste erremediorik ez dugu.

Izan ere aurreko apirilaren 12an Hernaniko IV Txistulari Gazteen
Txapelketa egin zuten. Bertan gure txistulari bandako 2 kidek hartu
zuten parte, Iñaki Sagardoi eta Beñat Lopez-ek, baita emaitza
bikaina lortu ere.

Iñakik 12-16 urte bitartekoen sailean txapela lortu zuen, Jose Inazio Ansorena-ren Ozentxo obrarekin. Banden sailean Beñat-ek (atabala) eta Iñakik (silbotea) bigarren postuan bukatu zuten Bastida-ren Nere Gasteizko bihotz ikarak izeneko lana joz.

Horrelako txistularien doinupean dantzan aritzea gustu ematen du.

Zorionak bioi!!!!

50 urte dantzan
50 urte dira Eibarko Klub Deportiboko dantza taldeak lehen emanaldia egin zuela. Arraten izan zen estreinua eta igandean Arraten izango gara urteurrena ospatzen.

1958ko apirilaren 13an egin zuen estreinaldi ofiziala Eibarko Klub Deportiboko dantza taldeak. Finalista eguna ospatu zen Arraten eta hilabete batzuk lehenagotik Gregorio Santa Cruz-en esanetara ensaiatzen ari zen taldearen aurkezpen ofiziala izan zen.

Igandean, apirilak 13, beteko dira 50 urte lehen emanaldi hartatik eta urteurren hori gogoratzeko eta ospatzeko, egungo Klub Deportiboko dantza taldea, Kezka, Arratera igo eta emanaldi bat egingo du bertan.

Urteurrena lanez lepo

Proiektuz eta lanez lepo harrapatu gaitu 50. urteurrenak eta horregatik propio urteurrenari begira ez dugu momentuz ekitaldi askorik prestatu beharrik izan. Aratusteetan egin dugun koko-dantzen estreinaldia, Utah-tik jaso dugun bisita, Axeri-boda-ren estreinaldia, Euskal Jaira begira prestatzen ari garen dantza jaialdia, York-era egingo dugu irteera, eta Eibarren eta inguruko zenbait herritan egingo ditugun emanaldiekin, nahikoa urteurren daukagu momentuz. Urteurrena ospatzeko modu hoberik ez dugu ikusten gainera, proiektuz, lanez eta ilusioz beteta. Guzti horregatik igandekoa ekitaldi berezia izango da, xumea, taldean bertan ospatzeko modukoa.

KEP eta dantza, nondik-nora gabiltzan
Kulturaren Euskal Plana (KEP) eta dantza kontuak zertan ziren kontatzen
hastekoa nintzen, baina konturatu naiz horri buruzko azken kontua
aspaldikoa izan dela. Izan ere, 2006ko azaroan egin genuen bilera Eusko
Jaurlaritzako Kultura Sailak deituta dantzaren egoera aztertu eta
jardunbideak zehazteko. Jaurlaritzaren enkarguz Xabide enpresak
dantzaren sektorearen egoeraren diagnostikoa egiteko asmoz txosten bat
prestatu zuen. Txosten hori aurkeztu ziguten azken bilera hartan,
hilabeteko epea eman ziguten zuzenketak egiteko eta 2007ko otsailerako
beste bilera bat egitekotan geratu ginen.

Xabidek egindako lehen txosten hura oso flojoa iruditu zitzaidan niri.
Oinarrizko hutsuneak eta akatsak zituen, eta denbora galtzen ari ote ginen sentsazioa hartu nuen. Hilabetez jo eta ke
jardun genuen kontra-txosten bat prestatzen eta halaxe bidali genuen epe
barruan. 2007. urtea iritsi zen eta baita pasa ere, eta Jaurlaritzatik
txintik ere ez. Azkenean pasa den otsailean eta martxoan bi bilera izan
ditugu Eusko Jaurlaritzan. Atzerapenagatik barkamena eskatu ondoren
gauzak non dauden eta nora goazen azaldu digute.

Aurreko txostenari egin zitzazkion zuzenketa eta kritikak barneratuta
dantzarako plana osatu eta hori gauzatzeko urratsak ematen hasteko asmo
sendoa dagoela esan ziguten. Dantzaren plana zabala eta asmo onekoa da, baina
orain arteko aurrekariak ikusita gauzatzeko aukera gutxi ikusten dizkiot. Hortik
ordea 3-4 proiektu estrategikori berehalako bultzada emateko borondatea
agertu zuten Kultura Saileko ordezkariek. Iñaki Gomez-ek hiru proiektu
nagusi nabarmendu zituen:

Dantza-guneak

Dokumentazio zentroa

Hezkuntza

Dantza-guneak, dantza-etxeak, edo dena delakoak probintzia bakoitzean
bana bideratzeko asmoa sendoa dagoela argitu zuten, eta kasu batzuetan,
Gipuzkoan adibidez, bertako Foru Aldundiarekin ados jarrita,
2008an bertan lehen urratsak emango direla jakinarazi zuten. Formakuntza
eta dinamizaziorako guneak izango dira hasiera batean, toki bakoitzean
proiektua definitu beharko bada ere.

Dokumentazio zentroari buruz, gauzak lausoago daude, aldez aurretik
zenbait erabaki estrategiko hartu beharko baitira. Lehenik eta behin
orain bertan dauden dokumentazio eta artxibo partikularen azterketa bat
egin beharko da eta horrekin batera alorrak norekin ezkonduko diren
argitu beharko da. Hau da, dantza tradizionala, garaikidea eta klasikoa,
hirurak hartuko dituen zentroa izan behar den; arte eszenikoekin ezkondu
behar den; garaikidea arte eszenikoekin eta tradizionala folklore
instituto baten baitan joango litzatekeen... Epe motzean hartu beharreko
erabakiak izango dira beraz, erabaki horiek nork hartuko dituen oso argi
utzi ez bazuten ere, baina iruditzen zait azkenean erabaki politikoak
izan beharko direla.

Hezkuntzari dagokionez, Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin harremanetan
hasita daudela eta gai horri serio heldu beharra dutela adierazi zuten.
Lehentasunezko kontua da dantzaren alorrarentzat eta gai horretarako
batzorde bat antolatu eta bilerak bultzatu beharko direla.

Hiru lerro estrategiko horiekin batera beste hainbat kontu biltzen ditu
dantzaren planak baina zaila dirudi pentsatzea lehen urtean askoz
gehiago egingo denik. Horiek eta gehiago bultzatu, bideratu eta
gauzatzen joateko talde eragile bat sortu behar zela jakinarazi ziguten.

Talde eragile horretan Jaurlaritzako, Foru Aldundietako eta Udaletako
ordezkariekin batera dantza sektoreko lau ordezkari egongo dira, bi
dantza tradizionalaren alorrekoak eta bi ez-tradizionalekoak. Geure
artean ados jartzeko eskatu ziguten baina zaila ikusten genuen horrelako
adostasun batera iristea, eta beraz, azkenean Jaurlaritzak berak egin
zituen proposamenak.

Asociacion de Danza - Dantza Elkartea (ADDE)

Gipuzkoako dantza profesionalen elkartea

Euskal Dantzarien Biltzarra

Dantzan.com

Dantza tradizionaleko ordezkari gehienek bere onespena eman zioten
proposamenari. Dantza klasikoko ordezkariek beren kezka agertu zuten
dantza klasikoa ez ote zegoen behar bezala ordezkatua, baina dantza
elkarteek jakinarazi zuten alor desberdinetako profesionalak daudela
beren elkarteetan.

Datorren astean dugu talde eragilearen lehen bilera.