Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/05/05 16:03:46.045 GMT+2

Kezka: Xinple, Marmutx eta Zapatain-dantza

Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortu zen Kezka dantza taldea 1958. urtean. Eibarko dantza ospakizunak sendotu eta bultzatzeko lanean dihardu ordutik.

Hiru dantza-jauzi eskainiko ditu Kezka dantza taldeak dantza eskolako ikasleekin batera Ezpalak jaialdiaren Eibarko emanaldian: xinple, marmutx eta zapatain-dantza. Dantza-jauzien sisteman oinarritutako hiru dantza erraz dira.

Zuberoako godalet-dantzan erabili ohi den doinu bera ageri da xinple dantzan, baina urratsak Nafarroako Beherea eta Lapurdiko jauzietan bezala emanik. Marmutx-ek Europako kanta zahar eta ezagun bat dut oinarrian. Malbrough (mambru hegoaldean) Dukea gerrara joan zenekoa gogorarazten duena. Xinple eta Marmutx Uztaritzeko inauterietan kaskarotek dantzatzen dituzte gaur egun. Azkenik, zapatain-dantza dantza-jauzietan oinarrituta ofizio-dantza bat da, Violet Alford-ek XX. mende hasieran Ainhoan jaso zuena.

Nork: makila-dantza.2010/05/05 16:03:46.045 GMT+2
Etiketak: kezka eibar 2010 dantza-jauziak ezpalak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak