Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/05/10 10:21:30.774 GMT+2

Groupe traditionnel Ossalois: Biarnoko ahaideak

Zuberoa ondoko Biarnon ere badute dantza-jauziak egiteko ohitura. "Sauts" edo "saut basque" deitzen diete haiek eta Euskal Herriko dantzen eragina nabarmena da Ausseau bailarako dantza hauetan. Izenei erreparatuz gero "le mMonein", "le Moutchicou"... topatuko ditugu; izenetan, doinuetan eta urratsetan , beraz, gure jauzien gertuko ahaide, zalantzarik gabe.

Ezpalak-en parte hartuko duen "Groupe traditionnel ossalois", ez da ohiko dantza talde bat. Jean Luc Mongauge "tambourinaire" biarnesak egun honetarako espreski bildutako dantzari taldea baizik.

Ezpalak jaialdian honako dantzak erakutsiko dituzte: "la Crabo", "le Peyroutou", "le Monein" eta "le Moutchicou" izeneko "sauteak". Dantza hauek, gure jauzien gisan, zirkuluan egiten dira, eta biarnesen irudiko antzinako dantzak dira, guda-jatorria edo jatorri iniziatikoa izan dezaketenak. Ausseau-ko (edo Ossau) dantzak berariazkoak dira eta, etenik gabe transmititu dira belaunaldiz belaunaldi.

Dantzei doinua jartzen diete "Tambouri" sokadun danbolinak eta "Accordéou" soinu diatonikoak. Esan bezala, dantzariak ez dira folklore dantza talde bateko kideak, herriko jaietan dantzatzen duten herritarrak baizik.


Nork: ezpalak.2010/05/10 10:21:30.774 GMT+2
Etiketak: jauziak biarno 2010 groupe-traditionnel-ossalois ezpalak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak