Bertako dantzak honakoak dira: kalejira, Amabirjinaren prozesioan laguntzeko; dantza, Amabirjinaren aurrean egiten diren postu-aldaketa edo trokatuak; cuatro calles edo lau kaleetakoa, makila-dantzetan egin ohi direnen antzekoa; jota eta el árbol. Azken honek hartzen du balio berezia gure aurtengo jaialdirako, baina bestelako zinta-dantzen aldean, desberdina da: zintak eskegi egin beharko dituzte dantzariek arbolan eta, inguruka-inguruka, halako erreberentzia-jarrera bat erakutsiko dute arbolarekiko.

Idatzi artikulu bat