Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/05/06 13:24:48.834 GMT+2

Betanzos-eko marinelen dantza

Marinelen dantza hau antzina mareanteen gremioak antolatzen zuen agerraldi ludiko-erlijiosoa da, eta dantzari XVI. mendera arte segi omen dakioke arrastoa, nahiz eta XV. gizaldikoak izan daitezkeen erreferentziak ere badiren. Gremioaren zaindaria San Migel da. Dantza hau, Betanzoseko erriberako biztanleen artean —arrantzaleak eta, oro har, itsasoarekin lotutako lanbideak— gaizkiaren gainetik ontasunaren garaipena adieraztera dator.

Komitibak ezpatadun gida-dantzari bat darama, eta beste kontragida bat mazo edo makila batekin, eta bi hauek gainontzeko dantzariek dauzkaten zintaz apaindutako arkuekin lotzen dituzte euren armak. Dantzariek hainbat jira-buelta, eta sugeen eta marraskiloen formen joan-etorriak burutzen dituzte; mugimendu hauetan itsasoko uraren mugimenduaren isla ikusi nahi izan da. Taldeak gamachiñoa ere —deabrua— darama bere baitan, eta honek dantzariak zirikatzeko baina ikusleak bazterrarazteko funtzioa ere badu.

Carlos III. erregearen garaian, gremioak desagertarazteko saiakera gertatzen denean, dantzariek euren jatorrizko janzkera galtzen dute, eta gaur egun ikusi ahal dena ezartzen da.

Nork: ezpalak.2008/05/06 13:24:48.834 GMT+2
Etiketak: betanzos | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (2)

Errenferentziak:

...illes. Danzadores de San Asensio (San Asensio): Los arcos. Danzas gremiales de marineros y labradores Xovenes do pobo (Betanzos).

Erreferentzia: Hamabi talde eta hamaika arku-dantza - Ezpalak dantza jaialdia 2009/03/30 13:40:45.146 GMT+2

...illes. Danzadores de San Asensio (San Asensio): Los arcos. Danzas gremiales de marineros y labradores Xovenes do pobo (Betanzos).

Erreferentzia: Ezpalak 2008, arku-dantzen nazioarteko jaialdiaren egitaraua - Ezpalak dantza jaialdia 2009/03/30 14:03:34.522 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak