Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/04/21 11:51:36.411000 GMT+2

Arku-dantzak izango dira 2008ko Ezpalak jaialdiaren gaia

Arku-dantzak edo uztai-dantzak izango dira 2008ko Ezpalak dantza tradizionalen nazioarteko jaialdiaren gai nagusia. 2006an antolatu zen lehen aldiz jaialdi hau eta lehen ekitaldi horretan ezpata-dantzak izan zen gaia. 2007an makila-dantzak izan ziren, eta aurten, 2008an arku-dantzak izango dira.

Beraz, arkuekin egindako dantzak ikusiko dira batez ere aurten Ezpalak jaialdian. Etorriko diren talde guztiek gutxienez arku-dantza bat egingo dute. Batzuk arku-dantzekin soilik osatuko dute beren emanaldia. Beste batzuk, arku-dantzak beste zenbait dantza tradizionalen artean ematen dituzte eta sorta hori eskainiko digute.

Maiatzaren 31an, larunbatean, ospatuko da Ezpalak jaialdia Iruñean eta ekainaren 1ean, igandean, Eibarren.

Nork: ezpalak.2008/04/21 11:51:36.411000 GMT+2
Etiketak: 2008 arku-dantzak ezpalak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi erantzuna zenbaki hutsez)



Kontagailua: | Ikusi estatistika osoak