Zinta-makila edo lantza toki gehienetan mantendu izan denaren antzekoa da, eta zinten artean, beste kolore askotakoen artean, lau gorri eta zinta beltz bakarra txertatzen dira. Guztira, dozena bat izan ohi dira. Beste zinta-dantzetan bezala, dantzariek -gizonezko nahiz emakumeek- bata bestearekin gurutzatuta ehunduko dituzte zintak. Esku batean zinta eta bestean kastaineta daramatzate dantzariek.
Musikariak tajaraste erritmoa markatzen dute. Kasu batzuetan tajaraste-tik isa-ren erritmo arinagora aldatzen da, eta, horretara, zinten ehuntzea ere arindu egiten da.
Idatzi artikulu bat