2011/12/22 14:36:25.320 GMT+1
Marka da gero eguraldiaren kontura beti zerbait esateko izatea. Coliseo antzoki barruan beti dago eguraldi bera, baina guri kalea gustatzen zaigu, eta ahal dela, plazan saiatzen gara Ezpalak jaialdia egiten. 2011ko maiatzaren 28an eguraldi ederra, eguzkitsua izan genuen Eibarren. Hain eguzkitsua, ia kiskali ginela Untzaga plazan. Eta beste behi, futbolaren aitzakian, ezin izan genituen gauzak guk nahi moduan antolatu, eta jaialdia plazaz aldatu beharra izan genuen, eta Udaletxe aurreko plazan dantzatu genituen jotak, porruak, arin-arinak, fandangoak, bourreak eta tarantellak. Bai disfrutatu ere!
Ohi bezala, kalejiran egin genuen Urkizutik Untzagarako bidea. Txistulariak eta trikitilariak aurretik, eta dantzariak atzetik.
Behin Untzaga plazan, herriko taldeak, Kezkak egin ireki zuen jaialdia. Josu eta Irati fandangoan hasi...
eta konturatu orduko plaza dantzariz beteta zegoen, dantza soltean egiteko gogotsu. Kezka dantza taldeko eta dantza eskolako ikasleak ziren.
Ondoren Ezpalak jaialdirako etorritako lehen taldeetako baten txanda izan zen. Zaragozatik etorritako Xinglar taldearena. Aragoiko jota neurtu eta estilizatuak aletu zituzten, dotore eta lerden.
Italiatik, Calabriatik, Rareca Antica taldekoek tarantella ekarri zuten Untzaga plazara. Doinu bizi eta alaiak, eta giro berora ohituta daudela frogatuz, bizi-bizi dantzatu zuten.
Euskal joten erakusgarri, Galdakaoko Andra Mari dantzari taldea izan genuen. Bikoteka eta laukoteka, jota eta porrua, lehenengoa eta bigarrena, ezaguna zaien indar, grazia eta zorroztasunez dantzatu zituzten.
Transilvaniatik bi bikote dantzari eta sokazko musikari taldeak, Errumanian bizi diren ijito hungariarren dantzak egin zituzten. Batzuk ijitoen tankeran jantzita eta besteak hungaroen tankeran jantzita.
Asturiasko Vezos Astures taldeak, jotetan "a lo pesado" dantzatzea zer den garbi erakutsi zuten, indarrez markatuz jotetako urrats desberdinak.
Ezpalak jaialdiko talde gonbidatuen ekitaldia La Bourre Gannatoise taldeak osatu zuen. Dantzari gazte eta musikari bikainez osatutako taldeak Gannat inguruko zenbait bourre aletu zituen, eta bikoteko dantza soltearen dituen loturak agerian geratu ziren.
Behin joten erakustaldia bukatuta, jotekin eta bestelako dantzekin gozatzeko txanda iritsi zen, bai dantzari eta bai ikusleentzat irekitako dantzaldietan. Jainaga eta Narbaizarekin lehenengo, eta Arrabots taldearekin ondoren, plaza erromeria nagusitu zen eta festak iluntzerarte iraun zuen.
Argazkiak: Iñaki Zugasti, Jon Iraola eta Felipe Loyola.
Nork: Ezpalak.2011/12/22 14:36:25.320 GMT+1
Etiketak:
kronika
eibar
ezpalak
dantza-soltea
porrusalda
jota
trikitixa
2012
arin-arin
fandangoa
porrua
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/12/22 13:05:17.091 GMT+2
Aurten behintzat eguraldiaren aitzakiarik izango ez genuela argi geratu
zen goiz samarretik. Alde zaharraren eguna ospatzen zen gainera Iruñean
eta giroa ere ziurtatuta zegoen. Dantzari eta musikarien lana baino ez
zen falta.
Bazkaldu aurretik heldu ziren Iruñera Aragoi, Asturias, Galdakao, Italia, Frantzia eta Transilvaniako lagunak. Bazkaldu ondotik, 17:30etan ekin genion lanari, Alde Zaharretik egindako kalejirarekin. 18:00etan eman genion hasiera emanaldiari.
Dantzan lehenak
etxekoak izan ginen. Duguna dantza taldeko kideok bi fandango eta beste bi arin-arin dantzatu genituen taldeko txistularien eta Iñaki Leibar trikitilari eta Itxaso Oregi panderojolearen laguntzaz.


Dugunaren dantza saioren ondotik heldu zen Aragoiko Xinglar taldearena. Ez dago esan beharrik jotak aparteko indarra dutela Aragoin eta horixe da Ezpalak jaialdian Zaragozako talde horrek eskaini zuena: Urrats berezi eta estilo indartsuz, bikotean eta soltean dantzatzen diren jotak.


Italiatik, Vesubio eta Calabria eskualdeetatik zehazki, etorritako Rareca Antica taldeak eman zion segida dantza-solte jaialdiari. Italiako ingurune horretan bada dantza mota bat bikoteen arteko jokorako bidea ematen duena: Tarantella.


Italiatik, berriro etxera bueltatu ginen, Galdakaoko Andra Mari dantzari talda jota eta porrusaldak dantzatzen ikusteko. Garai batean Euskal Herriko hainbat plaza eta erromeriatan egiten ziren dantza hauen gisako dantza motak. Denborarekin beraien agerraldi esparrua murriztuz joan bada ere, Andra Mari dantzari taldeak lan handia egin du Bizkaiko maisu eta dantzariekin pausu desberdin asko ikasi eta antolatzeko. Lan horren emaitza ikusi ahal izan genuen Ezpalak jaialdian, Iruñean.


Andra Mariren gisan Transilvaniako Kikerics taldeak ere euren eskualdeko adineko dantzariekin eta dantzari profesionalekin ikasi eta landu zituzten. Barru-barrutik bizi dituzten dantza eta musika hauek eskaini zituen Kikericks-ek Iruñean, Transilvanian bikoteka dantzatzen dituzten ijito-dantza bizi eta indartsuak alegia.


Gorteiatzea helburu zuten Asturiaseko tradiziozko dantza solteen adibideak ekarri zituen Iruñara Vezos Astures taldeak. Larunbat arratsalde horretan jotak,
a lo ligero (arin-arin, alegia),
el baile de arriba eta
el baile de los viejos gisako dantzak erakutsi zizkiguten. Denak, bikoteka dantzatzen diren dantzak dira.


Azkenik, "La Bourrée Gannatoise" Auvergne
(Frantzia) eskualdeko dantza taldea izan zen hango dantza
ezagunenetakoak eskaintzen: Bourreak. Bikoteetan dantzatzen diren
dantzak dira
Bourree-ak,
nahiz eta, bikoteak lerroetan antolatzeko joera izan ohi duten, horrela,
Nafarroako ingurutxoen tankera hartzen dutelarik dantzaok.


Dantza taldeon emanaldia amaituta, ikusleen artean zeuden dantzarien txanda heldu zen, izan ere, Iñaki Leibar eta Itxaso Oregi lagunen eskutik dantzaldi irekia izan baikeguen postrea! Fandago eta arin-arin ederrak dantzatuz eman genion amaiera jardunaldiari.
Nork: makila-dantza.2011/12/22 13:05:17.091 GMT+2
Etiketak:
kronika
iruñea
2011
ezpalak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/06/16 12:27:31.263 GMT+2
Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdiak izan du aurten ere oihartzunik hedabideetan. Hainbat egunkari, aldizkari eta abar izan dira jaialdian interesa erakutsi eta honen inguruan zerbait argitaratu dutenak, ondokoak kasu:
Ezpalak-2011-HemerotekaEzpalak 2011 jaialdiari buruz han eta hemen argitaratu den gauzen prentsa dossierra
pdf-an jaitsi nahi baduzu egin klik hemen (pdf 2,6 Mb).(function() { var scribd = document.createElement("script"); scribd.type = "text/javascript"; scribd.async = true; scribd.src = "http://www.scribd.com/javascripts/embed_code/inject.js"; var s = document.getElementsByTagName("script")[0]; s.parentNode.insertBefore(scribd, s); })();
Nork: makila-dantza.2011/06/16 12:27:31.263 GMT+2
Etiketak:
hemeroteka
ezpalak
2011
komunikabideak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/05/26 16:58:50.626 GMT+2
Hemen dugu dagoeneko Ezpalak 2011 jaialdia. Larunbat arratsaldean Iruñean eta igande eguerdian Eibarren izango da nazioarteko dantza solte jaialdia.
Jaialdiaren inguruko xehetasunak eta parte hartuko dute taldeen inguruko informazioa biltzen duen eskuko programa ere prest dago. Dantzaldietan eskuratu ahal izango da paperean, baina hementxe duzue pdf formatuan baita ere:
Komunikabideak ere hasi dira Ezpalak jaialdiaren berri eskaintzen eta hona azken egunotan argitaratu diren zenbait artikulu:
Nork: Ezpalak.2011/05/26 16:58:50.626 GMT+2
Etiketak:
dantza-soltea
hemeroteka
2011
eskuko-programa
ezpalak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/05/19 12:30:49.881 GMT+2
Iruñean 2011ko maiatzaren 28an - Eibarren 2011ko maiatzaren 29anIruñea. Maiatzak 28, larunbata17:30ean Kalejira alde zaharreko karriketan barna.
18.00etan Ezpalak, bikoteko dantza solte nazioarteko jaialdia Burgoen Plazan. Euskal Herriko eta atzerriko dantzen erakustaldia:
Eibar. Maiatzak 29, igandea (46. Euskal Jaia)12.00etan Euskal Jaiko kalejira Urkizutik Untzagara.
12.30etan Ezpalak, bikoteko dantza solte nazioarteko jaialdia Untzaga Plazan. Euskal Herriko eta atzerriko dantzen erakustaldia:
14.30etan Bazkaria Untzagako karpan.
17.00etan Erromeria
Arrabots taldearekin.
Nork: makila-dantza.2011/05/19 12:30:49.881 GMT+2
Etiketak:
ezpalak
2011
porrusalda
dantza-soltea
jota
trikitixa
egitaraua
programa
fandango
arin-arin
porrua
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/05/18 16:07:18.273 GMT+2
Hona aurtengo Ezpalak jaialdiko kartela.
Nork: makila-dantza.2011/05/18 16:07:18.273 GMT+2
Etiketak:
kartela
2011
dantza-soltea
ezpalak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/05/18 15:56:03.852 GMT+2
Ezpalak
jaialdiaren gai berarekin, jardunaldi akademikoa antolatu du Eusko
Ikaskuntzaren Folklore Sailak. Aragoi, Asturias, Gaztela,
Extremadura, Galizia eta Euskal Herriko ikertzaileek dantza soltearen
inguruko ikerketen eta gogoetak aurkeztuko dituzte.
Tokia: Eibar, Portalea Kultur Etxea
Maiatzak
28, larunbata
10:00 Aurkezpena: Emilio Xabier Dueñas, Eusko Ikaskuntzaren Folklore Saileko Lehendakaria.
10:15 Baile al suelto en Euskal Herria. Formas populares y evoluciones coreográficas,
Iñaki Irigoien, EDBko presidente-ohia.
10:55 El baile tradicional en el Oriente de Asturias y el papel de la mujer en el baile tradicional, Marta Elola, Asturias-eko Ekialdeko Etnografia Museoaren zuzendaria, Llanes.
11:35 Bizkaiko jotea eta porruek. Ohiko transmisioaren azken testigantzak, Andra Mari Eusko Dantzari Taldea, Galdakao.
12:05 Fenomenología de una romería en Abadiño hacia 1920, Aingeru Berguices, Eusko Ikaskuntza.
12:45 El baile de rueda como formación coreográfica frecuente: usos y costumbres, Carlos Antonio Porro, Fundación Joaquín Diaz, Valladolid.
13:25 El proceso de enseñanza-aprendizaje en la danza. Alternativas para la enseñanza del Arin-arin (Una reflexión desde la propia práctica), Carmen Ereño, UPV/EHU.
Ekainak 4, larunbata
10:00 Aurkezpena. Emilio Xabier Deuñas, Eusko Ikaskuntzaren Folklore Saileko Lehendakaria.
10:15 Jotas y fandangos en el sudeste de Teruel, Carolina Ibor, Universidad de Zaragoza.
10:55 La creación del baile al suelto vasco, Jose Ignazio Ansorena, Donostiako Udaleko Txistulari Taldeko Zuzendaria.
11:45 El baile a lo suelto en Extremadura, Mª Pilar Barrios, Universidad de Extremadura, Cáceres.
12:25 La Jota y sus variantes coreográficas y dialectales en Galicia, Gustavo Couto, Mestre de Baile Tradicional, Santiago.
13:05 Baile a lo suelto: un estilo, diversidad de concepciones, Josu Larrinaga, Eusko Ikaskuntza.
Nork: makila-dantza.2011/05/18 15:56:03.852 GMT+2
Etiketak:
eusko-ikaskuntza
2011
eibar
dantza-soltea
ezpalak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/05/17 18:26:02.724 GMT+2
Musikaren eta dantzaren esparruak biltzen dituen taldea da Arrabots. Arkaitz Miner errenteriarrak ia hogei urteko ibilbidea egin du musikari profesional moduan hainbat talde eta bakarlarirekin (Tapia eta Leturia, Ruper Ordorika,,...). Gari Otamendi añorgatarrak dantzaren alorrean egin du bere bidea, Arkaitz Añorgako Dantzariak eta Donostiako Argia taldeetan batik bat, bai dantzan eta baita arrabita jotzen.

Euskal Herriko erromerietan arrabitarekin —edo biolin tradizionalarekin— eta panderoarekin osatutako formazioa ohikoa zela diote hainbat dokumentuk, eta ideia horrekin sortu zen Arrabots. Bi arrabitariekin batera, musikari eta dantzari trebatuek osatzen dute Arrabots. Txus Aranburu ereñozuarraren teklatuak eta Iñaki Otegi añorgatarraren atabalak eta panderoak osatzen dute taldearen soinua. Eta jende artean egongo da, bi ordu inguruko dantzaldiaren gidari, Jokin Otamendi (Argia, Tapia eta Leturia, Arkaitz) Añorgako dantza-maisua.
Nork: makila-dantza.2011/05/17 18:26:02.724 GMT+2
Etiketak:
ezpalak
musika
arrabots
dantza-soltea
arrabita
2011
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/05/16 14:45:46.170 GMT+2
“Antzinako sustraiak” esan nahi du “Rareca Antica”k, eta izen horrekin ezagutzera eman da Italiako hegoaldeko musikari eta dantzari talde hau. Ibilbideko luzeko musikariek osatu dute taldea, eta bi dantzari aritzen dira haiekin dantzan. Italiako hegoaldeko, bereziki Vesuvio eta Calabria eskualdetako herri musikan oinarritutako emanaldiak egiten dituzte.
Italiako hegoaldean bada dantza mota bat bikoteen arteko jokorako bidea ematen duena: Tarantella. 6/8 konpasean egiten den dantza da, kaskaineta eta panderoz lagunduta eta abiadura azkartzen doana dantzak aurrera egin ahala.
Nork: ezpalak.2011/05/16 14:45:46.170 GMT+2
Etiketak:
2011
rareca-antica
ezpalak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/05/16 14:33:12.658 GMT+2
Jean Roche-ren eskutik sortu zen La Bourrée Gannatoise taldea 1965. urtean. Ondarea bildu eta distiratsu eskaintzen erakutsitako distirari esker, Auvergne eskualdek ordezkaritza kulturala bere gain izan du azken hamarkadetan nazioarteko jaialdietan folklore erakustaldiak eginez.
Bourréea da eskualdeko dantza ezagunetakoa, eta horrexek ematen dio taldeari izena. Iberiar Penintsulako bikoteko dantza solteetan bezala, badira hiruko konpasean egiten diren bourreak (jota eta fandangoen erakoak) eta biko konpasean egiten direnak
(arin-arin eta porruen erakoak). Bikoteak, lerroetan antolatzeko joera izaten dute, eta ondorioz, Nafarroako ingurutxoen tankera hartzen dute askotan.
Nork: ezpalak.2011/05/16 14:33:12.658 GMT+2
Etiketak:
2011
la-bourrée-gannatoise
ezpalak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak