Ballet Folkórico Simyonov (Serbia), Sesvetska Sela Folk Dance Group (Kroazia), Grupo de danza Folklórica Xochipilli (Mexiko) eta Yi Tzy Folk Dance Troupe (Taiwan). Nallihan Folk Dance Group-eko Turkiarrak hurrengo egunean heldu ziren.
Rancho Folklórico de Paranhos Portoko dantza taldeak antolatzen du jaialdia. Egia esan, nahiko jaialdi arina antolatu zuten. Egunik "gogorrenean" 20 minutuko 2 emanaldi egin behar izan genituen Porton eta Silvalde izeneko herrian. Gainontzekoetan 15-20 minutuko dantza emanaldi motzak. Horrek, prestatutako dantzetako batzuk baztertzera eraman gintuen, baina tira. Hauxe izan zen Porton aurkeztutako errepertorioa: Baxe Nafarroako ihauterietako dantzak, Jaurrietako Neska-dantza, Tuterako Jota, Iribasko Ingurutxoa, Auritzeko Ingurutxoa, Batelerak, Zuberoako maskaradetako dantzak, Gipuzkoako Ezpata-dantza, Zinta-dantza eta Boastitzea, Uztai-txikiak, Iruñeko Jota, Lesakako Bordon-dantza eta ahaztuko zaigun besteren bat.
Harremanik handiena Turkiarrekin egin genuen. Horren erru handia Mustafa-rena izan zen. Mustafa Turkiako musikarietako bat zen eta lehenengo egunerako kasik aspaldiko laguna zirudien. Kroaziarrekin ere ongi moldatu ginen.Lan eta buru-hauste handiak dakartza horrelako bidai baten prestaketak, baina gehienetan merezi du. Taldeko kideek lan txukuna egin dute Porton (Zorionak!), beste herrialdeetako lagunak egin ditugu eta onik heldu gara etxera. Ez da gutxi.
Bidaiko argazkiak hemen ikus ditzazkezue.
Erantzunak
Kaixo!
Beno ez naiz bidaian egon baina argazkiak behintzat ikusi ditut. Oso politak dira eta dirudienez oso ongi pasa duzue bidaian. Beno ba ongi etorri Iruñera berriro ere. Ea hurrengo bidaian joateko aukera dudan.
Aioooo
Nork: Leire Leza.2006/08/11 07:16:32.981 GMT-5