Eguberri garai honetan ere badugu zereginik. Ez dakit zenbat urte diren Mendillorri-ko Olentzeroan parte hartzen dugula. Auzo berria da Mendillorri eta akaso Olentzero ospatzen hasi zirenetik izan gara bertan dantza, duela 10 urte baino gehiago. Abenduaren 23an egiten dute eta aurten gure txikiak eta fanfarrea izan dira bertan.
Egun bat geroago berriz ere zita ikazkinarekin. Honako honetan Iruñeko Olentzeroan. 51 urte bete ditu aurten ospakizunak eta bertan ere duela askotxo hartzen dugu parte, hiriko beste hainbat kultur eragilerekin batera. Musikariek bigarren "lan eguna" izan zuten eta kasu honetan handien taldeko dantzariek hartu zuten parte ospakizunean.
Eta urte amaierarekin batera, atzera-begirakoa egin beharrean gara.Azken hamabi hilabeteotan asko eta asko izan dira laguntza eman diguten lagun eta taldeak. Ez genuke izenik eman nahi, baten bat ahaztuko genukeen beldur. Beraz, guztioi (badakizue zeintzuk zareten) mila esker!
2008garren bikaina izan dezazuela!
*Aritz Ibañez-ek Iruñeko Olentzeroan ateratako argazki sorta, hemen.
Erantzunak
Eta bide batez probesten dut urte berri ona opatzeko dantzari ta dantzazale guzioi.
Nork: Irune.2007/12/27 14:11:26.667 GMT+1
Urte berri on zuri ere! Asko dantzatu 2008.ean, eta mila esker iruzkinagatik!
Nork: aritz.2007/12/28 09:12:10.769 GMT+1
http://www.dantzakn.com/blogak/aritz