Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/11/13 09:22:25.245 GMT+1

Txikiak Ezkaba mendiaren igoeran

Ez pentsa gure txikiak dantzari jantziarekin mendian gora jarri ditugunik. Kontua da, Anaitasuna kirol elkarteak 1994. urtetik antolatzen duela Ezkaba mendiaren igoera, urria partean. Aurtengoa XIV. edizioa zen.  Eta dagoeneko badira urtetxo batzuk, mendizaleak  Ezkabatik jasiten direlarik gure txikiek dantza egiten dutenak.

Aurten ere hala izan zen. 9etan atera ziren ia 2.000 mendizale udal plazatik, gure txistularien doinupean pausoa markatuz, Ezkaba mendiruntz. Txistulariak ere ez ziren mendi puntara igo (nahiago izan zuren gosari ederra egin).

Ordubata inguruan lokaletik irten eta mendizaleei ongi etorria emateko prestatu ziren gure neskatiko eta mutikoak. Eguraldi ederra zegoen eta ikusle dezente bildu zen udal plazara. 30 bat minutuko emanaldia egin zuten: Lesakako ezpata-dantza, Arku-dantza, Iruñeko jota, Iribasko ingurutxoa, Jaurrietako neska-dantza, Zuberoako makil-dantza, eta Luzaideko inauterietako dantzak plazaratu zituzten.

Leire Lezak eta Maitane Algarra-k ateratako argazki sorta, hemen.

Nork: duguna.2007/11/13 09:22:25.245 GMT+1
Etiketak: dantza txikiak alai-gaztea duguna anaitasuna ezkaba iruñea emanaldiak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak