Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/05/20 17:31:23.759 GMT+2

Santa Kruz eguneko ezpata-dantza Andoainen

Iaz abiatu zuen Andoaingo Urki dantza taldeak, Argia dantzari taldeko kideen laguntzaz, Santa Kruz egunez ezpata-dantza egiteko ohitura.

Aurten ere tradizioa berritu zuten maiatzaren 3an. Herrikoak ez diren bi dantzari gonbidatu ohi dituzte dantzara. 2008an Jokin eta Garikoitz Otamendi aritu ziren ezpata-txiki lanetan. 2009. honetan Kezka dantza taldeko Oier Araolaza eta Duguna dantza taldeko Aritz Ibañez izan ziren gonbidatuak. Asier Garmendiak egin zituen buruzagi lanak eta Jon Iraola eta Aritz Brosa izan ziren andoaindar ezpata-txikiak.

Jokin Otamendik prestatutako ezpata-dantza taldeak Santa Kruzeko ermita ondoan egin zituen zubiak meza nagusiaren aurretik eta ondoren, eta bertan dantzatu zuten ezpata-dantza.

Ohore handia izan da halako jai eta dantza ederrean parte hartu ahal izatea. Esker mila aunitz eta Zorionak Urki dantza taldea eta ezpata-dantza aurrera atera duten guztiendako!









Nork: duguna.2009/05/20 17:31:23.759 GMT+2
Etiketak: santa-kruz andoain ezpata-dantza urki | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...ak-prest">Arrateko dantzak batez ere, baita Beasainen, Andoainen eta Erreferentzia: Tradizio berri bat Iruñerako: Iruñeko Ezpata-dantza - DUGUNA DANTZA TALDEA 2009/09/11 15:00:50.804 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak