Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/07/18 05:19:13.232 GMT-5

San Ferminetako kronika

San Ferminak parrandarako garaia izaten dira, baina badira betebeharrak dauzkatenak lagunak ere. Parrandak eta betebeharrak uztartzen duenik ere bada, tartean gu.

San Ferminetako lehen ekitaldia izaten da uztailaren 6ko Foruen Plazako dantza jaialdia. Bertan, Iruñeko eta Iruñerriko dantza talde guztiok hartzen dugu parte. Aurtengo programa hauxe izan da: Batelerak, Laburdiko ihauteria eta bukatzeko "herri" Larrain-dantza.

Uztailaren 7an, prozesioan atera ziren gutako batzuk, Iruñeko Udal Dantzari gisa. Ia 4 orduko ibilaldiaren ostean udal plazan dantzatzea egokitu zitzaigun gero. Gaua gogorra izan zenez, eta hartara eguna ere bai, beraz, saio lasaia egin genuen: Nafarroa Beherako ihauterietako dantzak.

Uztailaren 9an "Duguna Eguna" izeneko zeozer ospatu genuen. Goizean taldeko zaharrek egin zuten dantza emanaldia alde zaharreko karriketan barna. Ondoren bazkaria eta gero-gerokoak. Eibarreko Kezka dantza taldeko lagunak ere etorri ziren gurekin eta aklimatatzeko batere arazorik ez zuten izan. San Ferminetako egun politenetarikoa izan zen.

Uztailaren 10ean txikien eguna izan zen eta hartara, gure txikiak atera ziren dantzara. Ikasturteko azken dantza saioa izaten dute egun honetakoa. Beraz, irailerarte jai.

Uztailaren 14ean, zortziurrena. Berriz ere ibilalditxoa (7koa baino hagitzez motzagoa) eta ondoren, berriz ere dantza emanaldia Udal Plazan. Honako honetan, mutilek Gipuzkoako Ezpata-dantza egin zuten, neskek Boastitzea eta Zinta-dantza eta bukatzeko guztiok elkarrekin Lizarrako Larrain-dantza.

Goraipatzekoa Fanfarreak jai guztietan egindako lana, egun bakar batean ere ez baitu hutsik egin.

(*Argazki guztiak hemen. Gehiago badira eta bildu ahala argitaratuko ditugu)

Nork: duguna.2006/07/18 05:19:13.232 GMT-5
Etiketak: duguna dantza iruñea sanfermin | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Makaleko lana egiten ari zarete Dugunatarrek. Zorionak eta eutsi goiari!

Nork: oier.2006/07/18 06:25:16.135 GMT-5
http://www.dantzan.com/blogak/oier

Baditugu ispiluak non begiratzeko.
Bestalde, ez dakizu nola eskertzen diren animoak, nahiko esker-txarrekoa izaten baita dantzaren mundu hau.
Gauza biengatik, eskerrak zuei!

Nork: aritz.2006/07/18 09:55:20.379 GMT-5
http://www.dantzan.com/blogak/aritz

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak