Atzo hil zen Jesus Mari Casales "Tato", 70 urte zituela. Iruñeko Udal Dantza Taldeko dantzari eta zuzendari izan zen 70garren hamarkadan. Esaterako, Iruñeko Udal Dantzari Taldeak, Inglaterrako Middlebroug-en egiten zen Inter-Tie dantza jaialdiko lehen saria eskuratu zuenean, "Tato"k zuzentzen zuen taldea, 1974garren urtean.

Ondotik ere, taldearekin lotura estua izan du beti.
Bera izan zen, udalarekin izandako ika-miken ondotik, taldea desegina izan zelarik, AEKren gonbitearen ondorioz, 1989an egindako 6garren Korrika-ren lehen lekukoa eraman zuena.
Gaixo zegoen azkenaldian eta atzo utzi gintuen.
Ez adiorik!
Idatzi artikulu bat