Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/09/14 16:26:02.716 GMT+2

Iruindar bat Arraten

Aurreko irailaren 8an Arrateko amaren eguna ospatu zuten Eibartarrek. Arrateko dantzarien egun handia izaten da hori. Kezkakoek urtero kanpoko dantzariren bat gonbidatu egiten dute dantzara, ezpata-dantzan eta trokeo-dantzetan bakarlari lana egitera. Aurten gure taldeko Aritz Ibañez-ek izan du Arrateko egunez dantzatzeko ohorea eta talde osoarendako ere berezia izan da gonbidapena.



Aritz-ekin batera hiru dantzari bikain aritu ziren dantzan gonbidatu gisa: Añorgako Gari Otamendi, Elgoibarko Mikel Legorburu eta Galdakaoko Egoitz Krutxaga.



Gari eta Aritz Arrateko kofradiako kide berri ere izendatu zituzten eta horregatik egin zuten dantzan Arrateko santutegiaren barnean, mezan. Ondoren prozesioa egin zuten eta honen ostean, Mikel eta Egoitzekin batera ezpata-dantza dantzatu zioten Arrateko amaren irudiari. Ondotik, Arrateko zelaixan, talde osoak ezpata-dantza eta trokeo-dantzak eskaini zituen. Aritz-ek makil-txikienen taldeko buruzagi lanak egin zituen.

Zorionak beraz Aritz-i eta gainontzeko kofradiakideei, eta eskerrak Kezka dantza taldeko lagunei! Haien ohorezko liburuan idatzi zuten bezala:

"... hamentxe gelditxu deilla, naparrak, bizkaitxarrak eta gipuzkuarrak, alkarrekiñ eta pake edarrian, dantzan eiñ eben urteko lorratza. Eta urte askotarakua suertau deilla hori pakiori".
   

Arrateko Amaren eguneko zenbait argazki hemen (Jon Iraola eta Angel Leza)

Nork: duguna.2009/09/14 16:26:02.716 GMT+2
Etiketak: eibar aritz-ibañez duguna arrate iruñea kezka | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak