Dantzari buruz aritzen gara gehienetan, musikariei merezi duten arreta
eskaini gabe, ziuraski. Baina batzuetan haietaz hitzegitea, beste erremediorik ez dugu. Izan ere aurreko apirilaren 12an Hernaniko IV Txistulari Gazteen Txapelketa egin zuten. Bertan gure txistulari bandako 2 kidek hartu zuten parte, Iñaki Sagardoi eta Beñat Lopez-ek, baita emaitza bikaina lortu ere.
Iñakik 12-16 urte bitartekoen sailean txapela lortu zuen, Jose Inazio Ansorena-ren Ozentxo obrarekin. Banden sailean Beñat-ek (atabala) eta Iñakik (silbotea) bigarren postuan bukatu zuten Bastida-ren Nere Gasteizko bihotz ikarak izeneko lana joz.
Horrelako txistularien doinupean dantzan aritzea gustu ematen du.
Zorionak bioi!!!!
Erantzunak
ZORIONAK, MUTILAK!! Zuekin jotzea ohorea da ;-)
Nork: verónica.2008/04/13 18:53:43.486 GMT+2
Nork: oier.2008/04/14 11:33:49.231 GMT+2
http://www.dantzan.com/blogak/oier
Lehen bai lehen Zorionak !! Baina webgune honetan asko hitz egin da txapelketeei buruz, badirudi musika arloan ez dagoela arazorik, ez ?
Ez dut nahi pelma izatea, eta ixilduko nahiz. ZORIONAK !!
Nork: Iggor.2008/10/20 16:55:22.064 GMT+2
Nork: aritz.2008/10/20 17:03:32.648 GMT+2
http://www.dantzan.com/blogak/aritz
Dantzan.com-en . Bakarrik apunte bat izan da, nire ustez txapelketak onuragarriak dira, bakarrik hori, gaur egun detraktore asko daude dantza txapelketen arloan eta beste arloetan ez (nire inguruan).
Eta berriro esan nahi dut Zorionak Iñaki. Eta ez dut dugunako dantzarien kontra joan nahi, es más, ikaragarri errespetatzen dut bere lana. ( No quiero malentendidos).
Agur bero bat !!
Nork: Iggor.2008/10/20 18:35:39.335 GMT+2
Baina gaur egun antolatzen ari diren moduan kaltegarriak direla pentsatuta ere, horrek ez dit oinarrizko edukazioa galarazten eta irabazleak zoriontzeko ez daukat inolako arazorik. Txapelketak gaizki antolatzen direla pentsatzeak ez du esan nahi hor ari diren dantzarien meriturik aintzat hartzen ez dudanik. Are gehiago, txapelketako irabazlea dantzan posta zerrendako kidea dela jakin dudanean, postan zerrendan bertan zoriondu izan dut.
Ondo segi,
oier.
Nork: oier.2008/10/24 13:05:34.641 GMT+2
http://www.dantzan.com/blogak/oier
Beti a hostias txapelketekin. Nik ez dut uste txarrak direnik, baina ez dira tampoco lo mejor.
Galdera bat eta ez doa tranpekin ezta pozointsua. Zure ustez nola antolatu beharko lirateke txapelketak ? Agian azaldu duzula hamaika aldiz eta horrela bada gustatuko litzaidake esteka horri irakurtzea.
Mila esker eta Agur bero bat guztioi !!
Nork: Ainhoa.2008/11/04 12:47:58.350 GMT+1
Niretzat artearen alorrean txapelketek eta sailkapenak (zu 1. ni 2 eta x 3...) ezin dira kiroletan bezala planteatu. Txapelketen inguruko nire iritzia eskatu zidaten iaz Trikitixa elkartetik eta hemen duzu bertan esan nuena. Niretzat testu horretan oso garrantzitsuak dira Alfonso Sastre eta Judith Montero-ren hitzak, horiek laburbiltzen dute oso ondo zer pentsatzen dudan nik gai honi buruz.
Nork: oier.2008/11/06 14:43:09.361 GMT+1
http://www.dantzan.com/blogak/oier