Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/05/15 23:46:56.924 GMT+2

Emanaldien jira-bira

Udaberria izaten da guretako urteko sasoirik lanpetuena, San Ferminekin batera. Aurten ere hainbat emanaldi izan ditugu apiril eta maiatzean.

Lehenbizikoa Espartza-Galar-en izan zen apirilaren 19an. Iruñetik 9 kilometro eskasera dago Espartza eta horrek ikusle kopurua handitu egin zuen. Negutik hona lantzen ari garen errepertorioa plazaratzeko balio izan zigun emanaldiak. Gipuzkoako dantzak lehenbizi (Makil-txikiena, Zinta-dantza, Uztai-txikiena eta Makil-handiena), Bizkaikoak ondoren (Erregelak, Dantzari-dantza eta Matelotak  "con calzador" hor sartuta), Nafarroakoak  (Auritz-eko ingurutxoa eta Jaurrietako neska-dantza) eta Zuberoako eta Luzaideko ihauterietako dantzak. Lan mardula izan zuten musikariek, txistulariek batez ere, baina baita ederki bete ere!

Emanaldiak gainera, aurten txikien taldetik handien taldera pasatako hamabi dantzari estreinatu zitezen balio izan zuen. Debuta egin zuen bestea, Adriá laguna, iaz, Makila-dantzen jaialdiaren ostean, Kataluniatik gurera etorritakoa. Zorionak denoi!

Maiatzaren 4ean Baztango Irurita herrian egin genuen dantza, bertako jaiak (San Xalbatore) zirela-eta. Emanaldia Espartzakoa baino motzagoa izan zen lesioren bat tarteko. Motzegia egin omen zitzaien dantza-saioa iruritarrei. Badugu beste batean joateko aitzakia!

Hau Arkaitz Karrikak Espartzan ateratako argazki sorta.
Hau berriz, Adriá Mas-ek Iruritan ateratakoa.

Nork: duguna.2008/05/15 23:46:56.924 GMT+2
Etiketak: duguna espartza-galar dantza irurita emanaldiak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak